irakurgai-mailakatuak-fitxa
Enarak
Nobela honetako narratzaileak Arroagoia inguruko mendiak poliberdeak direla dio. Estilo berean adierazita, beldurrik gabe segurtatu liteke irakurleak poliatseginez irakurriko duela Enarak: suspensea aurkituko du haren orrialdeetan, umorea, sakontasuna, lengoaiaren erabilera arina, ausardia.
EGILEA: Bernardo Atxaga
ARGITALETXEA: Pamiela
URTEA: 2025
Urtain da nobela honen lehen pertsonaia; pintore profesional bat, azkena. Enarak ere hor daude, etengabe hegan segundoko hamar metro eginez.
Berria egunkariak liburuaren aurkezpenaz idatzitako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.
Mikel Asurmendik Begizolia blogeak egindako kritika irakur dezakezu esteka honetan.
Hona pasarte bat (12. or.):
"Arroagoiko kanposantuan bildutako izaki materialei begira jarri ginen, eta Azazelek, azazeldar legioko guztiek bezala klaribidentzia hipertrofiatuak duenak, hilobiaren inguruan bildutakoen arteko batzuk ("hamahiru, zehazki") kirolari menditarrak zirela jakinarazi zigun, Urtain harekin noizbait harri-jasotzen edo idi-probetan ibilitako indarstauk, "fortzudoak", eta une hartan ia denak negarrez ari zirela: halako gizon sendoak, halako bizepsak, halako trizepsak, eta halere begiak malkoz bustita agure eskastuak bezala. Barre egin genuen ahulezia hura zela-eta, zeren atsegina baita beti gu aingeru militarron eta ziaki materialen artean dagoen aldea berrestea."
