detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Bi anai

Etengabe errepikatzen den naturaren eta bere sasoien gurpilean Paulo eta Daniel bi anaien istorioa kontatzen digute txoriak, katagorriek, sugeak, izarrak eta antzarak. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin ageri da Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da.

EGILEA: Bernardo Atxaga

ARGITALETXEA: Erein

ARGITALPEN-URTEA: 2023


Ikusi edizio berrituaren aurkezpen-ekitaldiko bideoa.


Hona pasarte bat (8. or.):

Gero, uda hasierako egun hartan, artega sumatu nuen neure burua, mizpira uzteko gogoa egin balitzait bezala, edo oso gosetuta banengo bezala, eta inon pausatu ezinez ibili nintzen goiz osoan, adarrez adar, edo ibai txikiaren ertzetako harri-koskorretara joan-etorriak eginez. Aldi berean, entzumena kolpetik zorroztu zitzaidalako edo, dena ozenago entzuten nuen, ibai txikia hazita etortzen zen aldietako burrundararekin. Eguerdi aldera itolarriak eman zidan, mizpiraren hostoak mugitzen zituen airea arnasteko gaitasuna galdu banu bezala.

Zentzurik gabe kantatzen hasi nintzenean, lagunek bakarrik utzi ninduten.

—Zergatik alde egiten didazue? -galdetu nien.

—Hiltzera zoazelako.

Pages: 107

detalle2

Document library

C1
03-21-2025

x61pRelaContWAR

31491358

x61pViewCountWAR

1980

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR