irakurgai-mailakatuak-fitxa
Muskerraren bidea
Bernardo Atxagaren jaioterria, Asteasu, eta idazlearen ibilbide literarioa ezagutzeko liburua. Baina ez hori bakarrik: liburua eskuan hartu eta Asteasuko hainbat tokitan gelditzeko proposamena egiten du egileak.
Liburu honen bidez, Asteasuko udalak turismoa eta literatura lotu nahi izan ditu, eta egitasmoa Donostia 2016 Europako kultura-hiriburuaren barnean sartuta dago. Lehen ibilbide turistikoa jada egina dute Atxaga bera gidari zutela.
Egilea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 2015
Hona pasarte bat:
… liburutxoari aparteko irakurle bat falta zitzaion, irakurle sine qua non bat, bultzada erabakigarria emango ziona. Eta hura ere izan zuen azkenean: Gabriel Aresti. Pello Errotaren bizitza inoiz bere eskuetara iritsitako euskal “nobelarik” onena zela adierazi zuen, eta sari bat merezi zuela.
Mikela Elizegiren Pello Errotaren bizitza liburuan atal batek hunkitu ninduen gehien, “Zakur amorratuaren kontuak*” izena zuenak, eta ez nuen etsi hura zabaldu arte: Euskadi Irratian grabatu nuen, eta entzumena lantzeko baliatu zitzaion gero HABEri; ortografikoki gaurkotuta, Pamielan atera genuen; gaztelaniara itzuli eta Jacobo Siruelak zuzendutako El Paseante-n eman nuen ezagutzera.
(16-18. or)
* Euskalduntzearen 7. eta 8. urratsetarako langaiak (15-A aldea). HABE, 1989 (kaseteak)
Liburuaren aurkezpena Asteasun
