irakurgai-mailakatuak-fitxa
Datorren udan ez gara hemen biziko
Gai, giro eta garai askotako istorio hauetan gauzen, aroen zein pertsonen galeraren kontzientzia erne bat nagusitzen da, batetik, eta bestetik edertasunez gainezka egin eta transzendentzia-sentipena pizten duten une magikoak, haiek emango baliote bezala zentzua bizitza labur eta hauskor honi.
EGILEA: Ane Zubeldia Magriña
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA: 2026
Igartza beka irabazitako azken proiektua (saria bertan behera geratu aurretik), sei ipuineko bilduma eder bat, Ane Zubeldia poeta, musikari, aktore eta itzultzaileak idatzia. Idazketa klasikotik hasi eta abangoardiazko esperimentuetaraino, denean erakusten du maisutasun galanta luma erabiltzean, eta sentiberatasun nabarmena istorioak jostean: bai pertsonaiak marraztean, bai eszenak eraikitzean.
Liburuaren aurkezpen-bideoa ikus dezakezu esteka honetan.
Hona pasarte bat (11. or.):
"Aitak herrira bidali zaitu aitona laguntzera, emaztea baitu hilzorian. Ez da zure amona. San Sebastianen igo zara eta buruz dakizkizu jakin beharreko izen guztiak biderako: Burgoseko muga igaro eta puska batera, Quintanapallan jaitsi behar duzu; gero, aitona etorriko zaizu bila, eta harekin joango zara Fresno de Rodillaraino, ohi bezala. Ez zaitu askorik ikaratzen bakarrik joateak, zortzi edo hamar urte dituzu, begi biziak, treintaidosean jaio zinen eta belauna urratu duzu Egia kalean behera korrika, hankak ez zaizkizu lurrera iristen treneko egurrezko eserleku deserosotik, baina aurrera egin ahala azaldu da paisaia hori, zure perean, leun."
