irakurgai-mailakatuak-fitxa
Gorputzen aldiriak
Hiria amaitzen den lekuan, bada auzo izengabe bat, periferia guztiak bezala ahaztua eta baztertua, baina aldiri guztiak bezala taupada ezkutuz eta irrika sekretuz betea. Kutxa Fundazioaren literatura-saria irabazitako ipuin-liburua.
EGILEA: Nerea Arrien
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA: 2026
Haurrak jolasean dabiltzan parkearen inguruan biltzen dira haien gurasoak ere, nork bere minak eta ametsak lepo gainean daramatzala: Dario marinel zaharra, desioarekin eta despresioarekin borrokan; Lola ia nerabea, gazte-jolasen eta ama-arduren artean harrapatua; Gantumur eta Ekhi, Mongoliatik etorri eta lur berri horretan sustraitu nahian; Maria aktore misteriotsua, bere gaban beltz luzean bildua… Ipuin batetik bestera darabiltza bere pertsonaiak Arrienek, ikuspuntua aldiro aldatzen duten istorio gurutzatuetan, bazterreko pultsioen topografia bat marraztuz gorputzen aldirian.
Liburuaren aurkezpen-bideoa ikus dezkezu esteka honetan.
Hona pasarte bat (13. or.):
"Hasperen egin du, beharbada, gauaren edertasun narea medio. Kontua da konfiantzetarako gogoa etorri zaiola. Ausardia erlatiboz eta erlatiboki koldar esan dio: "Lola, zuk zenbat urte dituzu?" eta, ohitura inkontziente bat lagun, begirada kendu dio. "Hogeita zortzi" erantzun du neskatoak, piruletaren eta mingainaren arteko moztu gabe, zigarro bat piztu duen bitartean. "Ez zenuke erre behar" esan dio adina bikoizten dion gizonak ironiaz eta kondenzendentzia nabarmenegiz. Gero, periferiako lehen mundu hartan mokasinak garbituko dizkion inor existitzen ez dela konturatu da zapata ertzetan kare antzeko zuriuneak ikustean, eta neskatoa bezain xalo eta tentel sentitu da."
