detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Lakioa

Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-berri baten konpainian esnatuko den emakumearen harridura, guraso hilen baserrira itzultzen den droga-saltzailearen ibilerak... Gai eta giro ugaritako bederatzi kontakizun bildu ditu Josu Goikoetxeak bere lehenengo narratiba-liburu honetan, Joseba Jaka bekaren laguntzaz. 

 
EGILEA: Josu Goikoetxea

ARGITALETXEA: Elkar

URTEA: 2025

Estilo zein teknika desberdinak erabiliz eta ipuin bakoitzari dagokion tonu nahiz hizkera doia hautatuz, giza izaeraren misterio igarrezinak, gizarteko geruza askotarikoak eta harremanen korapilo zenbatezinak jartzen ditu agerian egileak ipuin sakon bezain eder hauetan.

Liburuaren aurkezpenaren kronika irakur dezakezu NAIZ egunkariaren esteka honetan.

Irati Majuelok Berrian liburuari egindako kritika irakur dezakezu esteka honetan.

 

Hona hemen pasarte bat (14. or.):

"Bere galderaren erantzun ezak sortutako isilunean, goizeko kontuak etorri zaizkio gogora, eta harrezkero gobernatu ezin izan duen amorruak urdaila trabestu dio. Garaziren txostenari buelta asko eman dizkio, eta oraindik ez daki hasiberri harroputz hori nola ausartu ote den bere lanari buruz halako txolinkeriak idaztera. "Dead Girl Story amaigabe bat, literatura maskulinoaren buztantxo kaskar bat", hori jartzen zuen, horixe omen bere lanari buruz sorgin horrek pentsatzen duena."

Pages: 144

detalle2

Document library

C1
10-29-2025

x61pRelaContWAR

38726173

x61pViewCountWAR

1232

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR