detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Ahotsak

Hamabost narrazio labur, istorioak kontatzeko hamabost modu ezberdin, meditatzera, sentitzera, barre egitera garamatzatenak, eta, beste behin ere, Toti Martinez de Lezearen errealitate eta fantasiazko mundu berezian murgiltzen gaituztenak.

EGILEA: Toti Martinez de Lezea

ITZULPENA: Miren Arratibel Garmendia

ARGITALETXEA: Erein

URTEA: 2025

Emakume baten mundualdi latzaren kontaketa lehen pertsonan; kastitate-gerrikoa senar jeloskorren emazteentzat; maitemindutako gazte batzuen amaiera tristea; ama baten istorioa, hazama ere badena, izurrite garaian; agintea eta ospea lortzeko liskarrak; ezinezko maitasuna; «sorgin» garaietako inkisiziozko paranoia; dirua eta igoera soziala eskuratzeko obsesioa; indiano baten abenturak etxetik urrun; hainbeste emakumeren eguneroko bizitza; emakume kirolari baten borroka bere helburua lortzeko; teknologia berrienganako itsukeria; arrakastagatik dena uzten duen pertsonaren bakardadea; kontatu ziguten gezur handi hura…

Liburuaren zati bat irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (9. or.):

"Akusazioa irakurtzen amaitu zutenean, jendea zain-zain zegoela epaileak noiz aldarrikatuko «…eta jasoko ditu ehun zigorrada, eta saldua izango da, gero, esklabo gisa», galdera soil hauxe egin zion erregeak akusatuari:
—Baduzu ezer zure alde esateko?
—Amaitu arte entzungo duzu esateko daukadana? –galdetu zuen emakumeak, halaber.
—Halaxe egingo dut –erantzun zuen Antso jaunak, emakumearen atrebentziarekin harriturik eta dibertiturik, aldi berean.
Isiltasun erabatekoa zabaldu zen plazan eta inguruko kaleetan, erregeari zuzenean galdetzeko ausardia izan zuela-eta egitate higuingarriez akusatutako emakume hark."

Pages: 184

detalle2

Document library

C1
01-16-2026

x61pRelaContWAR

38932846

x61pViewCountWAR

719

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR