Zirkulu gorrimina

"Xivaren malkoak" liburu arrakastatsuaren jarraipena da "Zirkulu gorrimina". "Zirkulu gorrimina" izeneko sekta zahar bat, sorgindutako etxe bat, gela sekretu bat, misterioa, haserre dagoen mamua, galdutako paperen misterioa... eta horiekin guztiekin batera, maitasunarekin lotutako misterioa.

Egilea: César Mallorquí 

Itzultzailea: Miren Agur Meabe 

Argitaletxea: Giltza Edebé

Argitalpen-urtea: 2020 

Xivaren malkoak liburuaren ondoren, Kraken Etxean gertatu zena jakin nahi baduzu, Zirkulu gorriminak emango dizkizu erantzunak. 

 

Hona hemen pasarte bat: 

Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Eta gero, handik lau urtera, beste bat. 

Lehenengo fantasma maitekorra zen, eta usain onekoa. Nardo-usaina zuen. Beatriz Obregónen espiritua zen. Berari esker aurkitu nituen Xivaren Malkoak, hirurogeita hamar urtez galduta egondako lepoko zoragarri bat. 

 

11.or. 

Pages: 260
B2
12-02-2020
25185080
2276