Berriro itzuliko balitz
Thriller honek aita alargundu berriaren eta bere alaba jaioberriaren abentura kontatzen digu. Istorioa aita-alabei arrotza zaien toki batean kokatu du idazle zarauztarrak, ama hilberriaren jaioterrian, Danimarkako uharte batean, alegia.
Egilea: Xabier Etxeberria Garro
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018
Alargundu berria da Karlos, eta Maddi hiru hilabeteko alabarekin bizi da. Musika-banda utzi, emaztearen jaioterrira itzuli, eta herri horretako musika-eskolan hasiko da lanean. Ebbe da beste protagonista nagusia, desagertutako alabaren bila dabilen emakume bat. Eleberriak bi kapitulu ditu, Iragan denbora arrotza bat, eta Berriro itzuliko balitz bestea. Xabier Letek abesten duen habanera baten lehen bi bertso-lerroak dira.
Oharra: nobela honek Zubikarai saria jaso zuen 2017an.
Hona pasarte bat:
Negarrak esnatu duenean konturatu da Karlos guztia amets bat baino ez dela izan. Kopetako izerdia lehortu du, izerdi hotza, eta, bart gaueko whiskiaren ondorioz egundoko buruko mina izanagatik, ohean agondu da berehala. Ametsa izan da, bai. Baina hain erreala ematen zuen eszena osoak…
Suak batez ere. Benetakoa zirudien, bertan kiskaliko zela sentitu du, bizirik erreta hilko zela.
(68. or.)
Hemen entzungai idazleak eginiko eleberriaren aurkezpena: