Atarian

Bere familiaren baserria eta inguruak, Hernaniko Buxkando baserria eta Tolosako adinekoen egoitza espazioetan inspiraturik, besteak beste, idatzi du Maixa Zugasti idazle tolosarrak thriller ukitua duen hirugarren eleberri hau. Leandro, Maite, Juan eta Paula dira protagonista nagusienak. Jorratzen diren gaiak, berriz, familia, mendekua, oinordekotza-arazoak, boterea, interes ekonomikoa, dirua, bizitzaren amaieran sentitzen duguna… baina, guztien gainetik, maitasuna, nork bere adin eta ikuspegitik.

Egilea: Maixa Zugasti
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2022

Leandro Hernaniko baserri baten jabe da. Bere alaba Maitek gogoz kontra sartu du aita Hernaniko adinekoen egoitzan, baina Maiteren benetako kezka baserriaren etorkizuna izango da. 
Juan, adinekoen egoitza horretan bizi den egoiliar alarguna, asmo iluneko gizona da, liburu honetako gaizkilea. 
Paula nerabea, berriz, Leandro eta Juanen ondoan azalduko da, haur izatetik heldu izatera igarotzen ari da neska gaztea da eta bere lehen maitasun-istorioa bizitzeko ametsetan dago.
Ikusiko dugunez, protagonista hauen guztien arteko istorioak gurutzatuko dira liburuan.

 

Helbide honetan, liburuaren aurkezpen-ekitaldiko bideoa duzu ikusgai.
Lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.

naiz.eus atariko iruzkina helbide honetan duzu irakurgai.
 

Pages: 333
C1
08-04-2022
29720655
1220