irakurgai-mailakatuak-fitxa
Gorde nazazu lurpean
Gudari zaharraren gerra galdua kontakizunarekin hasten da liburua. Bertan Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen gudari baten gorabeherak deskribatzen ditu Saizarbitoriak. Rossettiren obsesioa, maitasun arruntaren mugetatik harantzago doan amodio-obsesio bat kontatzen du.
Maitasuna zientzia legeetatik at dagoen fenomenoa dela, horixe da Marcel Martinen aitatasun ukatua (edo, “la femme, elle, sait”) kontakizunaren ardatza. Bi bihotz, hilobi bat-ek, berriz, bihotzak samin gehiago gorde ezin duenean, horiek kanporatzerakoan bikote harremanari egiten dion kalte neurrigabea du hizpide. Bukatzeko, Asaba zaharren baratza-k gertaera historiko bat du oinarri: Sabino Aranaren hilobi-aldaketa.
Egilea: Ramon Saizarbitoria
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2000
