Docutec
Ramon Saizarbitoria: amateurrak eta profesionalak
Ramon Saizarbitoria idazleak hausnarketa egin du bi jardueraren gainean: amateurrak eta profesionalak.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan lanbide edo jarduera horiek zer duten aldeko eta zer kontra adierazi du; baita ere, zenbateraino izan daitezkeen osagarriak.
Ramon Saizarbitoria: amateurrak eta profesionalak
ESATARIA.- Euskadi Irratiko kafea nonbait gustatu, eta uda partean bezala berriro etorri da guregana Ramón Saizarbitoria. Ramón, egun on, ongi etorri Euskadi Irratira.
RAMON SAIZARBITORIA.- Egun on, baita zuri ere.
E.- Bada hitz bat garai batean asko erabiltzen genuena, baina orain kasik erabiltzen ez duguna, amateur. Amateur hitza, hitza gutxi erabiliko dugu, beharbada amateur gutxi dagoelako eta garai batean baino gutxiago agertzen zaizkigulako. Amateurraren kontrakoa da profesionala, eta hitz hau bai, hitz hau asko erabiltzen da, “profesional” hitza, Ramón.
R. S.- Bai. Bai. Antonimikoak ere badira, ez?, zentzu onean eta txarrean.
E.- Bai.
R. S.- Esan daiteke “profesional”, ezta? Alde batetik, “mercenario” ere bai, ez?, diruagatik egiten duena edo.
E.- Um.
R. S.- Badu hori. Baina egia da, batez ere esango nuke euskal kulturaren esparruan bereziki, e, profesionalizatzea dela lana seriotan egitea, ezta?, ardura guztiekin eta baliabide guztiekin. Eta egia da, e, hori aldarrikatu izan dela, ezta? Ni bizi izan dudan beste arlo batean ere bai. Nik ia hastapenetan ezagutu bainituen, bai, nire alderdi profesionaletik ongizate-zerbitzuak eta abar, eta bai euskal kulturan. Eta esango nuke bietan gertatzen dela horrelako zerbait, ezta?
E.- Bai.
R. S.- Lan gehiegi zegoela amateur edo zaletuen eskuetan, eta gutxi profesionalen artean…
E.- Um.
R. S.- Eta hori, aldarrikatzen zela, profesional izatea. Eta orain, zuk esan bezala, ez dakit ez ote dugun ba hori, ez ote garen harantzegi joan ezta?
E.- Profesionalegi bihurtu.
R. S.- Bai. Hori da. Eta nik uste dut e, beharrezkoak direla biak.
E.- Bai.
R. S.- Funtsezko lana, dudarik ez, profesionalen artean eduki behar da, egon behar da, ezta? Gero badago beste alderdi bat ere non amateurra, mesfidatiak edo garen amateurrismoaren aurrean, eta da batez ere, sindikatuen aldetik eta hori beti ikusi da, enplegua, enplegu profesionala sortzearen kontra ote zegoen amateurrismoa, ezta? Beno ba, profesionalek bete behar dituzten lanpostuak beteta, uste dut beharrezkoak direla amateurrak. Amatuerrek zerbait berezia ematen dute, ezta?; esan, esango nuke gainera,
E.- Bai?
R. S.- nire belaunaldiko zenbait pertsonek lan hobea egin zutela amateurrak zirenean
E.- Um
R. S.- Gero profesional bihurtzeko aukera izan duten ondoren eta barkatuko didazu, baina ezin dut nik hitz egin hemen…
E.- Ya! (barreak)
R. S.- Joko nindukete, ezta? Baina e, egia da, e, uste dut bazterreratu egin dela amateurra, eta ez dagoela ondo.
E.- Eta iruditzen zaizu horrek ez daukala zerikusirik langileen eskubideekin, edo egoera ekonomikoarekin, ze norbaitek esan dezake: “Beno, urte hauetan, oparotasun ekonomikoa izan dugunean, ba adibidez, kultura arloan hainbat lanpostu sortu dira, teknikariak… Eta beno, kultur munduan dabilen jende hori profesionaldu da, eta orain, dirua falta den honetan, ba beno, beharbada orain lanpostu gutxiago egon litezke.
R. S.- Ba ez da inondik ere, ez? Nik uste egin litezkeela kalkuluak jakiteko zenbat profesional behar diren arlo batean, ezta? Demagun Euskadi Irratian. Beno, ba, sindikatuek, teknikari batzuekin, zuzendaritzarekin, ba adostu dezakete hemen ez dakit zenbait profesional behar direla, ezta? Hortik gorakoa da amatuerrek bete behar dutena, ezta? E, lan-gehigarri bat, nolabait esateko. E, amateurrak hartu dezake bere gain, adibidez, arriskua. Idazten ere hori oso ondo ikusten da, e, euskal literaturan gehienok amateurrak garen neurrian, uste dut euskal literaturak arrisku gehiago hartzen dituela, eta nire garaian uste dut antzerkiaren arloan ere hori oso argi dago. Ni Jarraian geundenean ekarri genuen Living theater, Nueva York-ekoa, adibidez; absurdoaren teatroa egiten genuen, eta orain profesionalak ez dira arriskatzen, beharbada, horrelako gauzak egitera edo. Noski, dirua tartean eta bizimodua aurrera atera beharra, ba, arris, zailtasun gehiago dute arriskuak hartzeko. Dena den, kulturaren alorrean amateur talde bat daukagu Euskal Herrian, Gipuzkoan seguru eta Donostian dudarik ez, talderik hoberena ez bada hoberenetakoa, Donostiako Orfeoia da, ezta? Munduko orkestra handienekin kantatu izan du. Eta zuzendari gehienek ezin dute sinestu nola amateurrak izan daitezkeen., ezta? Uste dut oso eredu ederra dela, ezta?
E.- Bai. Amateurrak aldarrikatzen dituzu kulturarako, eta gero, arlo sozialerako ere bai?
R. S.- Bai. Eta badaude. Jende asko dago arlo sozialean amateur edo borondatezko lana egiten duena, ezta? Hor ere eragozpen bat daukagu. Beste alor askotan bezala, gizartean bezala, ezta?, laiko bihurtu garen neurrian gauza askotan despistatuta gaude, funtsezko gauzetan, hiletak ere askotan ez dakigu nola egin, ezta?, elizatik kanpo.
E.- Bai.
R. S.- Eta ez dakit: zerbait asmatu beharko genuke, zeren hainbeste errauts mendian, hainbeste plaka lekuetan, eta abar… eta ez dakit.
E.- Zerbait, omenaldi bat egin nahi diegu hildakoei, baina ez dakigu oso ondo zer, elizatik kanpo, ezta?
R. S.- Nahiko penagarria mendira joatea, ezta?, este, hainbeste, hilerria dirudi, askotan. Beno, txantxak aparte…
E.- Bai.
R. S.- Iruditzen zait baduela hor ere bolondresak karitatez lana egitekoa, moja eta erdi-frailek egiten zutena, beno, esaten dute gaurko ospitalaren sorrera hor dagoela, ez? Ez zela lana egiten jendea sendatzeko, baizik eta norberaren arima salbatzeko, ezta? Alderdi horretatik nik ulertzen dut boluntarioen lana… beste zentzu bat eman behar zaiola, ezta? Eta ari zaio ematen.
E.- Um.Um.
R. S.- Eta badira jendeak, zaharren alorrean, hemen bertan Nagusilan eta, um, lan oso ona egiten ari direnak, ezta? Baina uste dut gehiago egin beharko litzatekeela…
E.- Bai. Bai.
R. S.- Denok egin beharko genukeela lan profesionaletik zerbait, baina baita amateurretik ere; zerbait, ezta?
E.- Beno, beraz, jendeak ez dezala gaizki pentsatu. Ramón Saizarbitoriak ez du kultura munduan edo arlo sozialean jendea parora bidali nahi.
R. S.- A, dudarik gabe. Ez. Ez. Ezta inondik ere. Ezta inondik ere.
E.- Besterik gabe, iruditzen zaizu…
R. S.- Hortik gora. Adornoak adibidez, ezta, zahar egoitza batean, adibidez. Funtsezko lanak, noski, profesionalek batek bete behar dituzte, ezta? Baina beno, pasiera gehiago, gauza gehiago, ezta? Orain dauden estandarretik gora egiteko, ezta? Hor behar dira nik uste amateurrak.
E.- Euskararen mundua profesionaldu zaigu, eta hori horrela bada neurri batean, baina amateur edo militante-ukitua beti beharko du euskararen mundu honek.
R. S.- Bai. Gainera, beharbada, ez dakit ez?, nik profesionala ez izateagatik askotan zenbait eginkizun debekatuta dauzkazu, ezta?
E.- Um.
R. S.- E, adibidez, nik eskertuko nuke euskal irrati telebistan amateurrentzat leku gehiago egotea, ezta? Jolaserako, ezta? Saltsan jarduteko…
E.- Hori da. Inor kaleratu gabe, inor kanporatu gabe…
R. S.- Inor kanporatu gabe,
E.- Inor lanik gabe utzi gabe espazio bat…
R. S.- Oraingoak gehi…
E.- Gehi amateurrak…
R. S.- Gehi amateurrak, ezta?
E.- Ramón Saizarbitoria. Eskerrik asko. Segiko dugu hizketan.
R. S.- Eskerrik asko zuri.
