Docutec
Ramon Saizarbitoria-rekin luze eta zabal 3/3
Goizeko 9:32 minutu dira, Goiz kronika da hau Euskadi Irratiaren sintonian eta segidan, goizeko hamarrak bitartean, lasai-lasai hitz egin nahi dugu Ramon Saizarbitoria, soziologo eta idazle jaunarekin.
Euskadi Irratiak Ramon Saizarbitoriari elkarrizketa sakon bat egin zion joan den astean. Interesgarria iruditu zaigunez, hona ekartzea erabaki dugu. Hasteko Ramon Saizarbitoriaren zertzelada biografiko batzuk ipini ditugu elkarrizketa entzuten edota irakurtzen hasi baino lehen irakurtzeko.
Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944) Soziologoa. Gizarte Zerbitzuen arloan liburu ugari argitaratutakoa. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroko zuzendaria. Bere ibilbide profesionala dela eta Eusko Jaurlaritzaren I. Sustatu saria eskuratu zuen 1994an. 60ko urteetatik aurrera euskal hedabide gehienetan hartu du parte. 1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko urteetan Oh Euzkadi Literatur aldizkaria. 1992an IV. Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen. 1971n Kapitaina ipuin aipagarria argitaratu zuen Hegatsez liburuan. Nobelagile gisa da, halere, ezagunago: Egunero Hasten Delako (1969), Ehun Metro (1976), Ene Jesus (1982) Kritika Saria, Hamaika Pauso (1995) Kritika Saria eta Bihotz bi (1996) Kritika Saria. Aberriaren alde (aberriaren kontra) saio aipagarria 1999koa da. Gorde nazazu lurpean (2000) Kritika Saria eta Euskadi Literatura Saria 2001, Gudari zaharraren gerra galdua (2000), Rossetti-ren obsesioa (2001), Bi bihotz, hilobi bat (2001) eta Kandinskyren Tradizioa (2003) dira egilearen azken liburuak.

Transcription:[+]
Transcription:[-]
1.- Transkripzioa-SAIZARBITORIA
E. I.- Zer da idaztea Ramon Saizarbitoriarentzat?
R. S.- Uste dut norbaitek ¿Caneti, uste dut zela¿ esaten zuen idazleak baduela zauri sakon bat. Nik uste dut azken boladan parekatuko nuke analisiarekin, ezta, zeure burua aztertzea eta zeure galderei erantzutea; eta galdera horiei erantzuteko bidea idazlanean aurkitzen duzu, eta ihes egite bat ere bada, zeren, hor esan dudan bezala, errealitatean bizitzea eta arrisku profesionala hori du, ezta, bizitzea idazteko, hau da, errealitateaz baliatzen zaren eran idazteko, gerta daiteke, eta idazle askori gertatzen zaio hori ¿Woody Allen-en pelikuletan asko ikusten da, ezta?¿, bizitzea horretarako eta horretarako bizi zarelarik era neurotizatu batean bizitzea, ezta? Alegia, bizi duzunari ez diozu etekinik ateratzen ez bada idazteko materia ikusten ez duzun bitartean. Eta gero bestea dator: ezintasuna. Askotan badaukazu gaia baina ezin duzu, eta esan behar dut idazle askok zurrutari horregatik ematen diola, ezta, ez duelako ikusten bere burua gai barnean daraman materia hori paperera pasatzeko.
Beraz, gauza konplikatua da eta idazteko nik beti esan dut literatura bera dela niretzat gairik inportanteena literaturan, literatura egitea. Nire lanetan beti dago jolas hori: nola idatzi, zertarako. Gauza konplikatua da, bai. Gero badaude beste idazleak historia kontatzea maite dutenak, beste idazkera alaiagoa da baina nik ez daukat horiekin zerikusirik, nirea beste asunto bat da, nik ez dut norbaiti zerbait kontatu nahi diodalako idazten, baizik eta, esan dudan bezala, neure buruarekin gauzak jorratzeko.
E. I.- Beraz, akaso galdera gordinegia izan daiteke, baina ez zaizu burutik pasa adibidez hitz egitea orain dela gutxi izan ditugun gertaera larriei buruz. Adibidez Madrilgo atentatuei buruz idatziko zenuke zerbait?
R. S.- Bada, ez. Ez bada errealitate horrek hemendik urte batzuk barru, errealitate hori metabolizatzen dudan eran, neure ekarpena egiten dudan neurrian, beti nitasunaren galbahetik pasata. Orduan, ez dakit, momentu honetan ez, momentu honetan jendeari adierazteko zer ikuspuntu dudan horretaz idatziko nuke artikulu bat baina ez nuke nobela bat idatziko, adibidez. Horrek ez du esan nahi errealitatea ez denik sartzen nire lanetan edo nire nobeletan. Ez dakit hitz egin dezakedan nire literaturaz ere, baina beti da memoriarekin lanean jarduten duzu beti, nire estiloko idazleak behintzat. Norbaitek esaten zuen memoria ona duenak ezin duela gogoratu. Orduan, idaztea gogoratu nahia da, gogora ekarri nahia. Horregatik, gertakizunek behar dute, literatura-gai izateko, denbora bat pasa behar du, memorian berreskuratzea delako idazte-prozesua. Konplikatua, ezta?

Document library
03-28-2004
16522483
3834