detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Poesiaren ibilbidea

Esther Ferrer artistak aukeratutako poema hauek irakurri ziren, gor-mutuentzako itzulpena ere erabiliz, 2016ko apirilaren 2an Donostian barrena.

Hainbat autorerenak dira. Ez guztiak, baina ia guztiak euskaraz daude, edo euskarara itzulita. Poemak irakurtzeko Donostiako toki batzuk aukeratu zituzten, liburuan ere proposatzen direnak. Toki horietan QR kodeak jarri dira poemak irakurri eta entzuteko.
Liburu-bukaeran 38 poeten biografia laburrak daude: Lizardi, Quevedo, Itxaro Borda, J.R.R. Tolkien, Julia Otxoa, Harkaitz Cano, Miguel San Pedro, Elisabeth Khaxas… Azken orrian nork bere poema idazteko tokia utzi dute.

 

Egilea: Esther Ferrer
Argitaratzailea: Donostia-San Sebastián 2016: Europako Kultura Hiriburua
Argitalpen-urtea: 2016



Hona liburuko lehen poema. Idazlea: Elisabeth Khaxas.

NAIZEN EMAKUMEA
eraitsi behar izan dut
patriarkatuaren mitoa
baita bere hesiak ere
nintzena ezkutatzen zidatenez

erauzi behar izan ditut geruzak
tradizioarenak eta erlijioarenak
gurutziltzatuta nindutenez
sukaldeko mahaira

eta irudikapen faltsuen artean
ezkutatuta
gizonak asmatutako maskara horien
azpian
aurkitu dut
emakumea
neu naizena

 

Pages: 150

detalle2

Document library

C1
05-27-2016

x61pRelaContWAR

16242228

x61pViewCountWAR

3045

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR