irakurgai-mailakatuak-fitxa
Lehertu da festa
Polizia-nobela hau Donostian dago kokatua, hiria Europako Kultur Hiriburua izan baino apur bat lehenago. Bertako gazte bat desagertu da, eta Ertzaintzak susmoa du gaztea kultur hiriburu izate hori zapuztu nahian dabilela, eta gaztearen bila ari da.
Ez da bila ari den bakarra: inspektore pribatu batek, Mikel Egileorrek, ere gaztea aurkitu nahi du berandu baino lehen.
Egilea: Eneko Aizpurua
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016
Lehen atala hemen duzu irakurgai.
Hona pasarte bat:
Gros auzoa zeharkatu eta Egia aldera joan nintzen. Ertzaintzaren helikopteroa Donostiako zeruan jirabiraka zebilen artean. Bidean beste bi patruila autoren ondotik igaro nintzen. Sirenak piztuta zituzten haiek ere. Zer arraio ari ote zen gertatzen?
(104. or)
Pages: 213
