irakurgai-mailakatuak-fitxa
Harrian mezua
Thriller bat da azken boladan arrakasta lortzen ari den Alberto Ladronen nobela berri hau. Anderrek ez du pertsona tormentatua izan nahi; espetxetik atera berria da, zigorra beteta.
Baina lau urteko alaba desagertu egin da eta poliziak ez du aurkitzen. Desagertzeak ba ote du zerikusirik aitarekin? Eta desagertze horrek ba ote du zerikusirik zutarri baten ondoan putreek erdi-janda azaldu den gorpuarekin? Lagundu nahi al diozu Leire Asiain inspektoreari hari-mataza horiek askatzen?
Egilea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2014
Hona pasarte bat
Asiain goizeko sei eta erdietan iritsi zen Belosoko polizia etxera. Begiak aldendu zituen kristalezko ateak itzuli zion iruditik. Ohi bezala, ez zen makillatu. Kakaoa besterik ez, hotzak arrakalaturiko ezpainak babesteko. Botak, jeansak, anorak lodia. “Mutil bat dirudizu” erran zion amak buruko txokoren batetik.
(31. or)
Nahi baduzu atera datu hauek pasarte honetatik. Noiz joan zen lantokira Asiain? Nola zeukan aurpegia? Ze eguraldi egiten zuen garai horretan? Nola zegoen jantzita? Norbaitek kritikatzen zion bere janzkera? (egin dezakezu zuk testu motz bat galdera honi erantzunez? Nola ateratzen zara jantzita etxetik hotz egiten duenean?: erreparatu goiko ereduari)
