detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Jainkoen zigorra

Eleberri honetan Leire Asiain inspektorearen kasu berri bat agertuko digu idazleak. Olivier eta Peio Idiart anaia baxenabartarrak torturatuak izan dira, eta hilda aurkitu dituzte Mendaur mendi-tontorrean, baina ez dago odol arrastorik gorpuetan.

Egilea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017

Gorpu biak daude biluzik, aldamenean azteka-itxurako objektu bat dutela. Kasua argitzeko, Leire Asiainek hainbat kide izango ditu laguntzaile: Txueka inspektore-ordea, Maider Lesaka kabo gaztea, Irulegi inspektorea... Gertatua argitzeko sare sozialak ikertu beharko dituzte, telefono mugikorretako deiak, eta bereziki arrazakeriaz zipriztindutako zenbat jarrera. Ikerketan ez da lagungarri izango Leire Asiainek jendarterako dituen gabeziak, eta Mateo epaileak ere beretik zerbait jarriko du kasuaren konponbidea zailtzeko.
Hona pasarte bat:
Irulegik gomazko eskularru pare bat eman zion Asiaini.
        —Olivier Idiarten autoa da.
Ibilgailura hurbildu ziren. Berri samarra zirudien, baina goitik behera lokazturik zegoen. Gidariaren aldeko ispilua zintaz konponduta zegoen. Leihatilak hain zikin zeuden, zaila zen barrua ikustea. Irulegik atea zabaldu zuen: krispetak, patata frijituak eta txokolatearen bilgarriak eserlekuetan. Hautsontzia zaborrez gainezka. Eskularruen kutxan: komikiak, odoluzkien kontrako pomada bat eta Mars txokolateen berrogeita hamar aleko pakete bat.
Zikinkeriak ez zuen Asiain tronpatu.

(64. or.)

Hemen entzungai duzu Euskadi Irratiko arratsean saioan idazleari eginiko elkarrizketa.
 

Pages: 341

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

C1
11-20-2017

x61pRelaContWAR

16176850

x61pViewCountWAR

4368

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR