irakurgai-mailakatuak-fitxa
Epailea eta haren borreroa
Genero beltzeko eleberri honetan, hil duten polizia baten nagusia, Bärlach, saiatuko da bere lankidearen hilketa argitzen, Suitza menditsuan. Hildako polizia zen ikerketa-metodo berritzaileak erabiltzen onena.
Egilea: Friedrich Dürrenmatt
Itzulpena: Idoia Santamaría Urkaregi
Argitaletxea: Erein-Igela
Argitalpen-urtea: 2018
Zendutako polizia balaz hilda azalduko da errepide-bazter batean, eta Bärlach lankidea, zahartua eta heriotzara daraman gaixotasuna ezkutatu nahian dabilena, hiltzailearen larruan jartzen ahaleginduko da, gertatutakoa argitzeko. Ez du lan erraza izango; izan ere, ez dago garbi ikerketaren parte diren hainbat pertsonaia noiz dabiltzan ikerketa zapuzten eta noiz ez.
Hemen liburuaren lehen atala irakurgai.
Hona pasarte bat:
–Lagunok –esan zuen, eta ez zitzaion ia entzun, euri-erauntsi haren erdian-, joan egin zaigu Schmied lankidea.
Bat-batean, kanta gordin ozen batek eten zuen Lutzen hizketa:
«Deabruak jira-bira,
Deabruak jira-bira,
laster goaz denok hilobira».
(84. or)
Bideo honetan duzu liburuaren itzultzaileak eginiko liburuaren aurkezpena entzungai (15:13tik aurrera)
