detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Hemen

Idazlea dagoen tokia beti da Hemen. Horregatik jarri dio izenburu hori olerki-liburuari Maite Toledok. Moda-kontuak atsegin omen ditu, eta horren seinale dira barruko marrazkiak, azala bera, eta kontrazalerako aukeratu duen olerkia: Pantera emea.

Hala ere, ez espero modaren inguruko hitz gehiegi poemetan. Fashion zaleek duten positibismo hori, hori da gehiago liburu honek islatzen duena.
Baikortasuna baita Afrika beltzean ere. Izan ere, Etiopian dago kokatuta poema bat. Hango bi ume dauzka adoptatuta idazleak. Kasu honetan ere idazlearen nondik norakoek laguntzen dute liburua ulertzen.
Badira beste elementu batzuk ere liburuan: bat norbera izateko aldarria, krisi ekonomikoa, amari egindako poema, sexu-kontuak… Badirudi “Gora bihotzak!” esan nahi digula.

 

Egilea: Maite Toledo
Argitaletxea: Ediciones Beta III Milenio, S.M
Argitalpen-urtea: 2012

 

 

Hona poesia-zati bat:

Bost kilo eguzki
[…]
Bada garaia doluzko soineko hau erantzi, eta
ezker-eskuin errealitatea neure
nahierara eraldatzekoa.
Hain egin nau apetatsua izadi gure honek.

                                                                          (37.or)
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa hemen duzu entzungai.

 

Pages: 59

detalle2

Document library

C1
03-03-2012

x61pRelaContWAR

16165643

x61pViewCountWAR

2177

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR