News
Zornotzako Barnetegiaren e-kluba egitasmoa
Irakurle euskaldunen kluba online jorratuko den ekintza da. Hiru liburu irakurriko dituzte: Lehenengoa, apirilean; bigarrena, uda aldean eta hirugarrena, udazkenean.
2015erako aurreikusten den egutegia:
2015eko martxotik abendura bitartean, e-kluba zabalik.
2015eko apirilean, 13tik 30era, Maite Toledoren “Hemen” poesia-liburua irakurriko dute klubeko kideek. Poesia-liburua aukeratu da euskara ezagutza xumea duten irakurleek ere parte har dezaketelako eta liburu horretako poemek zeresan handia sor dezaketelako.
2015eko ekainean, 1etik 26ra, Angel Galloren “Bambú” nobela irakurriko dute. Beste genero bat lantzeko eta ulertzeko zailtasun handirik ez duelako.
2015eko azaroan, hirugarren bat landuko dute; baina oraindik ez dago zehaztuta, aurrerago zehaztuko da.
Parte hartzeko baldintzak
Klubean parte hartzeko, nahikoa da foroan izena ematea. Gainera, dohainik da eta munduko edozein txokotatik har daiteke parte. Horretaz gain, foroko eztabaida guztietan une bakoitzean aztertzen den liburuaren idazleak berak hartuko du parte.
Esan bezala, Maite Toledoren Hemen poesia-liburua izango da egitasmoari hasiera emango diona, apirilean.
e-klubera jotzeko esteka, hauxe:
http://www.zornotzakobarnetegia.com/irakurriz-euskara-bultzatu-nahi-dutenen-e-kluba/
Prozeduraren gaineko azalpenak, segidan duzun PDFan aurkituko dituzu.
