Docutec
Zoriontasuna lortzeko eskolak
Britainia Handiko barnetegietan 10 eta 16 urte bitarteko ikasleei zoriontasuna lortzeko eskolak emango dizkiete.
Ikastetxeetan harremanak nola egin, osasun fisikoa eta mentala nola lortu, emozio negatiboak nola aldendu eta asmoak nola lortu.
Gaur egun, gazteak eduki materialak eta dirua lortzen saiatzen dira, zoriontasunera heltzeko. Baina, Anthony Seldon Wellington ikastetxeko (Londres) zuzendariaren iritziz, ikasleek jakin behar dute diru asko irabaztearekin bakarrik ez dela zoriontasuna lortzen.
Seldonek esan du azken urteetan gehiago oinarritu direla gai akademikoetan eta, horregatik, gizon-emakume zoriontsuagoak lortzea izan behar dela ikastetxeen helburu nagusia, beren buruarekin konfiantza handiagoa izan dezatela.
