Docutec
Saguzarren bizitza txundigarria
Saguzarrek ez dute fama onik: literaturak eta zinemak haietaz zabaldu duten legendak ez die mesederik egin. Baina beste edozein izakik bezala, beren egitekoa dute natura-orekan.
Argia bideoetako Egonarria saioan, Eli Pagolak Naiara Corcuera gonbidatu du. Corcuera Naturtzaindiako kide da, eta kiropteroen (saguzarren taldea) atlasa argitaratu du. Euskal Herrian, 27 espezie omen daude, eta bizi-ohitura bitxiak dituzte.
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Ugaztunak direnez. Animalia-mota bat, kumeak ugatzetako esneaz elikatzen dituena. Halakoak direnez. Gertatzen da estalketa. Animalia arra emearen gainean jarri, espeziea ugaltzeko. Swarming fenomenoa. Hainbat espeziek ugaltzeko duten modua, koloniak eginda elkarrekin. |
Ahotsa offean: Argiaren podcastak.
Eli Pagola: Ongi etorri Egonarria saioko atal berri honetara. Gaurkoan, “saguzarra” dakarkigu (dakargu). Tira, zuzenak izanda, “saguzarrak”, Euskal Herrian 27 espezie badaude-eta.
Naiara Corcuera Landaluze, ongi etorri, eta eskerrik asko gurera etortzeagatik.
Naiara Corcuera: Eskerrik asko zuei, deitzearren.
Eli Pagola: Bada animalia misteriotsu samarra edo, ez dakit, erakarmen-indar handia dauka, ze kuriositate handia sortzen du. Gero, gainera, agian, informazio asko ez jakiteak ere sortzen du ezjakinongan halako lilura moduko bat. Baina ze bizi-fase izan ditzake? Batzuk urte gutxi bizi dira, beste batzuk luzeago. Eta, hor, beraien (haien) bizi-faseak zein dira?
Naiara Corcuera: Bueno, ba, aber (ea, bada), zuk esan duzun bezala, espeziearen arabera asko aldatzen da. Adibidez, badaz (badira) espezie batzuk 30 urte egitera iritsi daitezkeenak; beste batzuk (beste batzuek) oso bizitza motza daukie (daukate), eta, igual, bost urtetan jada zaharrak dira, eta hor bukatzen da beraien (euren) bizitza. Baina, orokorrean, eurok (eurak) jaiotzen dira udaberrian, uda aldetik, maiatza (maiatz) inguruan edo. Jaio eta, klaro (bai, ba), ugaztunak direnez, edoskitze-fase bat dago, hilabete batekoa-edo, amaren besoetan egoten direnak. Ama irtetzen (irteten) da… Bueno, hori dena... Kumatzeko (Umatzeko) ere koloniak sortzen dituzte, ehun, berrehun… bueno, zorte askorekin… ba, berez, kolonia handiak egon beharko lirateke; beste gauza bat da gure inguruan, ba igual, ez daukiela (daukatela) bake asko (handia), eta kolonia txikiagoak dira.
Eli Pagola: Bai, ze baldintzak sortzen dizkiegun ere kolonia horiek eratzeko.
Naiara Corcuera: Bai, bai, baina, bueno, ehun, lasai asko, ehun eme elkartzen die (dira), jaiotzak gertatzen die. Saguzarkume hori amakin (amarekin) bizi da… bueno, amaren soinean helduta egoten da lehenengo hilabete bat edo bi, ama irtetzen da ehizatzera, ura edatera, eta umea soinean daukola (daukala). Gero ja, handitzen da kumea, eta berarekin eta bere lagun guztiekin, bueno, beste ama guztiekin irtetzen dira ehizatzera. Hori, uda guztia, ba, azkenean, handitzen, eta ama hori be (ere) bai, ba bueno, biziberritzen, ezta?, desgaste (neke) guzti horrena (horretatik guztitik). Eta, klaro, gero neguan lozorrora sartzen dira. Orduan, garai honetan, udazkena, egon behar dira pila bat elikatzen, lozorrora sartzeko ja erreserba batzuekin. Baina baita ere gertatzen da estalketa: hurrengo urteko kume hori enkargatu behar daue (dute) orain, orduan. Udazkenean, urria (urri) inguruan, iraila-urrian (irail-urrietan) gertatzen die elkartu egiten direla toki berezi batzuetan, deitzen jakona (zaiena) be fenomeno berezi bat da, da swarming fenomenoa. Eta da, bueno ba, elkartzen direla eremu konkretu batzuetan, gehienetan izaten dira kobazulo bateko ate, bueno, aho handi bat daukan kobazulo bat, eta hor elkartzen dira indibiduo pila bat, espezie askotakoak, eta hor ja bakoitza bere bikotea bilatzen du, bere espeziekoa, hori bai...
Eli Pagola: Bai, ze espezie askotarikoak elkartzen dira, ez?
Naiara Corcuera: Bai, baina bakoitzak dauko bere helburua, dala bere espezieko batekin elkartzea (dena).
Eli Pagola: Bere espeziaren biziraupena sostengatzea.
Naiara Corcuera: Hori da.
Eli Pagola: Ez da parranda bat egitea bakarrik.
Naiara Corcuera: Bueno, parranda barruan sartzen da hori. Orduan, arra eta emea elkartzen die, estalketa gertatzen da, baina ernalketa edo enbrioia ez da garatuko... lozorroa eta gero (eta gero arte). Lozorrorako... Negu guztia pasatuko daude lozorroan, eguraldiaren arabera, baina normalean hasten da abenduan eta otsaila-martxora (otsail-martxora) arte. Oso negu motza egiten badago, ba, eurok ere lozorro motzagoa edukiko dabe (dute) ―eta gero motzagoa uste dut edukitzen dabilzela (dabiltzala)―. Lozorrotik irten eta gero, ba ja, udaberria, ba, berriro erreserbak bete... Ze, klaro, zuek pentsatu lozorroan bi-hiru hilabete ezer, ezer jan barik egon behar dela, ahalik eta geldien. Pasatzen dira beraien bihotz-taupadak asko-asko murrizten dabe (dituzte), orduan, ahalik eta energia gutxien gastatzeko eta gehien irauteko. Eta gero, udaberrian berriro esnatu eta haurra (kumea) jaio. Eta hori.
