Docutec
Bertso birala
2024ko Gipuzkoako Txapelketaren bigarren finalaurrekoan, hasierako agurrean, Aner Peritz Manterola bertsolari zarauztarrak bere haurtzaroko traumak eta beldurrak kantatu zituen auzokideen aurrean.
Sare-sozial ezberdinetan milaka ikustaldi dauzka sarrera-bertso horrek.
Zarauzko saioa osorik ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu.
Transcription:[+]
Transcription:[-]
Arratsalde on, Aritzbatalde
nire traumen lehen solairu.
Hementxe egiten nuen soinketa
eta ez ninduten ondo zaindu.
Ez dut ahaztuko horko aldagela:
hotz, binario, altzairu,
ez dutxatzearren, korri egin gabe
gero ere pasa zaigu.
Aulki horretan kieto egoten nintzen
gu ez ginenean hain gu.
Aner oroitzen dut bere lotsa
betaurreko eta armairu.
Haur izu hura hazi egin da
eta mendekua nahi du (bis).
nire traumen lehen solairu.
Hementxe egiten nuen soinketa
eta ez ninduten ondo zaindu.
Ez dut ahaztuko horko aldagela:
hotz, binario, altzairu,
ez dutxatzearren, korri egin gabe
gero ere pasa zaigu.
Aulki horretan kieto egoten nintzen
gu ez ginenean hain gu.
Aner oroitzen dut bere lotsa
betaurreko eta armairu.
Haur izu hura hazi egin da
eta mendekua nahi du (bis).
