detalle dokuteka-generico-fitxa

Lapurren artean bertsotan

Bertso-saioetan gai-jartzaileak bertsolariak ataka estuetan jartzen saiatzen dira. Kantariek asmatzen dute, ordea, edozein egoerari aurre egiten.

Amurrio, 2026ko urtarrilaren 4a: Euskal Herriko finalisten jaialdia izeneko bertso-saioaren pasartea. Sustrai Colina eta Amets Arzallusek aurre egingo diote Ainhoa Comas gai-jartzaileak jarritako erronkari. 

 

Irudia: bertsoa.eus

 

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Badauka ahulezia bat. Badauka gainditu ezineko joera bat. 
Aski zuhurtzia. Arreta handia. 
Behatzez igurtzi. Atzamarrez laztanak egin, ferekatu. 
Zaldiz edo mandoz. Astoa zaldi edo behor batekin nahastuta sortutako kumea da mandoa. 
Ziega batean. Espetxeko gela batean. 


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Ainhoa Comas Muguruza: Bai, zuek lapurrak zarete, eta espezialitatea daukazue bankuen lapurretan (lapurreta). Gaur ere bankura joan zarete, eta plana zera zen: Ametsek kutxan zegoen langilea entretenitu behar zuen, eta Sustraik, bitartean, aterako zuen dirua; baina Ametsek badauka ahulezia bat, eta da oso erraz maitemintzen dela. Orduan, Sustraik bere zatia egin du eta dirua atera du, baina, atera denean, hor zegoen Amets langilearekin hitz egiten: dagoeneko, ja egin du pentsio-plana, eta hipoteka bat sinatzen ari da. 

Sustrai Colina: 

Caja fuerte-tik igo  
eta instantean  
pentsio-plana firmatzen  
zeunden bat-batean,  
ta hipoteka sinatzen  
eternitatean.  
Nola konpontzen diren  
lapurren artean! 

Amets Arzallus: 

Ustez aski hoztasun  
ta aski zuhurtzi.  
Ta hor ikusi dut bere  
rimel eta guzi;  
paperean, elkarri  
behatzez igurtzi.  
Segi lapurtzen, Sustrai!  
Ni bakean utzi! 

Sustrai Colina: 

Nahiz ta gauza ederra  
izan maitasuna,  
ta zu erostear zauden  
ezkonteraztuna.  
Poliziak zai daude  
kanpoan, laguna;  
bizi-aseguru bat  
da behar duguna. 

Amets Arzallus: 

Ai, beraz, poliziak  
horko leihoan joz,  
nahi baduzu ihes egin,  
zaldiz edo mandoz.  
Alperrik dabiltz gero  
halako komandoz;  
Zu ja bakarrik zaude,  
ni aldatu naiz bandoz. 

Sustrai Colina: 

Beraz, bandoz aldatu  
eta erregutzen,  
zure fideltasuna  
nahiz ta eredu zen.  
Ni leihotik ihesi  
nihoa, hain zuzen.  
Zuk jarraitu ezazu  
bihotzak lapurtzen. 

Amets Arzallus: 

Bai, ze kolpez hautsi dut  
itsulapikoa.  
Esan dit: Euriborra, interes-tipoa,  
holako gauzak eta  
horren lexikoa...  
dena egin zait oso  
erromantikoa. 

Sustrai Colina: 

Beraz, jarraitu zazu hain  
sen liluragarriz,  
zure begiak bere  
eskutxoan jarriz.  
Ni poteora noa,  
poz eta alegriz.  
Pobrearena egin  
beharko dut berriz. 

Amets Arzallus: 

Lehenik, ziega batean  
hartzazu atseden.  
Nik ezkontza ondoren 
pentsa ze astelehen!  
Zu esposatuta ta ni 
ezkonduta hemen.  
Ea gu biotan zein  
askatzen den lehen! 

OHARRA: Ohikoa da bertsolariek hainbat lizentzia hartzea testua bertsoan sartu ahal izateko. Transkripzioak bertsolariek erabilitako moldea jaso da, gramatika- zein lexiko-arauak gorabehera. 

detalle2

Dokuteka

C1
03-18-2026

x61pRelaContWAR

39171036
00:05:47

x61pViewCountWAR

412

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR