COVID-19aren izurria argitzen: 7. atala.-Birusaren mutazioak

Zazpigarren atal honetan, Ana Galarragak azalduko digu birusek mutatu egiten dutela, eta hor dagoela aurre egiteko zailtasunetako bat. Gripearen aldean, koronabirusek gutxiago mutatzen omen dute, baita COVID-19ak ere, baina beste birus batzuek baino gehiago.

COVID-19 koronabirusaren izurria argitzen Elhuyar Fundazioaren informazio-pilulen zazpigarren atala da hau. 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Ana Galarraga.- jakina da birusek mutatu egiten dutela, eta hor dago, gainera, bada, haiei aurre egiteko zailtasunetako bat. Esate baterako, gripearen birusak erraz eta azkar mutatzen du, eta urtero egin behar izaten den txertoa, bada, aldatu egin behar izaten dute ezaugarriak aldatu direlako. 

COVID-19a eragin duen koronabirusari ere jarraipena egiten ari dira ikusteko nola eta zenbateraino ari den mutatzen. 

Gripearenaren alboan, gutxi mutatzen dute koronabirusek, baina beste birus batzuek baino gehiago. 

RNA birus bat izanik, bada, DNA birusek baino gehiago mutatzen dutelako. 

Asko mutatzeak, esan bezala, ekartzen du, bada, hori, gutxiago ezagutzea edo aldakortasun handiagoa, eta beraz, ezezagutza handiagoa izatea. 

Baina 430 lagin edo badauzkate dagoeneko, 40 herrialdetakoak, eta ikusi dute ez dela gehiegi mutatzen ari, ez da asko aldatzen ari. Alde horretatik, beraz, bada, bueno, beste koronabirusaren maila berean edo egongo litzateke. 

Hala ere, ez da pentsatu behar mutatzeak beti kaltea dakarrela. Batzuetan, mutazioek ekartzen dute, bada, adibidez, daukan, bada, gaiztakeria edo sintoma larriak sortzeko ahalmena moteltzea. 

Ikusiko dugu zertara jotzen duen. 

B2
04-07-2020
  • Galarraga , Ana
21820489
01:41
648