COVID-19aren izurria argitzen: 8. atala.- Tratamenduak proban

Zortzigarren atal honetan, Ana Galarragak azalduko digu birusei aurre egiteko antibiralak erabiltzen direla. Beste birus batzuen aurrean erabilitako botikekin egiten ari dira proba-klinikoak, zerotik hastea baino errazagoa baita lehendik probatutako botikekin saiakerak egitea.

COVID-19 koronabirusaren izurria argitzen Elhuyar Fundazioaren informazio-pilulen zortzigarren atala da hau. 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Ana Galarraga.- COVID-19a eragiten duena birus bat da eta birusei aurre egiteko antibiotikorik ez dago, baina bai antibiralak. Erabiltzen dira beste, adibidez, HIESaren aurka, erretrobiralak daude, ezta? Bada, beste birusen aurrean probatutako botikak ikusten ari dira ea balio ote duten koronabirus berriari ere   aurre egiteko.  

Osasunaren Mundu Erakundeak lau botika edo tratamenduren proba klinikoak jarri ditu martxan mundu osoan. Horien artean daude Remdesivir-a, adibidez. Ebolari aurre egiteko garatu zuten eta ebolaren aurrean emaitza hain onak ematen ez baditu ere, itxaropena daukate honen aurrean balioko ote duen. 

Beste bat da klorokina eta dihidroxiklorokina, horiek ere lan egiten dute, bada, hain justu, birusak zeluletara barneratzeko zelulek daukaten egituraren gainean eta Estatu Batuetan dagoeneko ari dira probatzen COVID-19aren kontra. 

Ritonavir-a eta Lopanivir-a ere aztertuko dituzte eta Interferon-en Betarekin batera, hauek biak konbinatuta ere ze emaitza dauzkaten ikusiko dute. Betiere azkarragoa izango da hau ikustea zerotik garatzen hastea baino. 

B2
04-08-2020
  • Galarraga , Ana
21826271
01:33
680