COVID-19aren izurria argitzen: 4. atala.- Emakumeak zaurgarriago

4. atal honetan, Ana Galarragak azalduko digu ze arrazoi dauden emakumeak COVID-19aren aurrean zaurgarriago izateko.

COVID-19 koronabirusaren izurria argitzen Elhuyar Fundazioaren informazio-pilulen laugarren atala da hau. 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Ana Galarraga.- Txinan ikusi zen koronabirusak gehiago eta larriago eragiten ziela gizonezkoei emakumezkoei baino. Bada, halako bi edo zen aldea, nabarmena, berazEta horren arrazoia, bada, bikoitza edo ikusi zen zela: alde batetik(animmunitate-sistemaren beraren ezaugarriengatik gizonezkoak ahulagoak dira koronabirus berriaren aurrean, eta, bestetik, genero-ikuspegitik, ikusi zen emakumezkoek, bada, ohitura hobeak dituztela edo osasungarriagoak. Bereziki, erretzeak egiten zien kalte gizonezkoei. Txinan erretzaileak batez ere gizonezkoak baitira.  

Hori hona ekarritaEuroparabadaez da hain garbi ikusten benetan gizonezkoak izango ote diren zaurgarriagoak, bada, emakumezkoen eta gizonezko erretzaileen arteko aldea ez delako hain handia eta gainera, emakumezkoak direlako kutsatuekin eta gaixoekin zuzenean kontaktuan daudenak. Bai osasun-langileen gehiengoa emakumezkoak direlako eta baita zaintza-lanetan eta generoaren ohiturengatik-eta, beraiek direlako gaixoekin daudenak. 

B2
04-02-2020
  • Galarraga , Ana
21800502
01:26
457