Docutec
Isildu ez zirenak: Leoni Etxebarren
"Hitzetik hortzera" saioko atal honetan, Leoni Etxebarren bertsolaria ezagutzeko aukera izango dugu.
Eider Perez.- Leoni Etxebarren Urepelen jaio zen 1923an. Fernando Aire, Xalbador izan zen bere senarra. Hau “Odolaren mintzoa” liburua amaitzeko zorian zela, libururako bertso batzuk jartzeko enkargua jaso zuen Leonik. Sorta eder-eder bat egin zeun, Xalbadorren sorkuntza-prozesua berak nola bizi izan zuen azalduz. Bertso horiek ez zituzten “Odolaren mintzoa”n sartu eta berrogei urtez isilean egon dira. Amets Arzallusek ekarri zituen argitara 2016an, liburuaren berrargitalpenean.
Odolaren mintzoan argitaratuak
Leoni Etxebarren
Ahotsa: Maddalen Arzallus
Biolina: Gari Otamendi
Eskusoinua: Joxan Goikoetxea
Doinua: Gizona da zoroa
Fernandok eginen du laster liburua
artean galtzen ez badu gaixoak burua.
Aspaldi honetan hau da honen helburua
orain ikusi dut nik zabaltzen zerua.
Nik ere hemen badut erraiteko hitza
orain artean segur ez nindaikeen mintza
ez zait ibiliz egin mihi gainean pintza.
ez da aise egona geldirik zilintza.
Egun on erran eta eguna hastean,
bertze solasik gabe ginen arratsean.
Sei kopla egin ditu bakarrik astean
isilik nola hatsik ni hezi artean.
Kantu egin eta egin ari da Xalbador
liburua betetzen eder eta sarkor.
baldin gure etxera jenderik badator
irria kario du, bera dago mokor.
Liburu horrendako ez niza bero ni,
pairatu badut ere isilik egonik.
Bentzutu beharra dut senarra gero nik
bertsoka ikasi du oraintxe Leonik (Bis)
