detalle dokuteka-generico-fitxa

Zezenketak bai ala ez?

Kataluniako Parlamentuan aurki eztabaidatuko dute zezenketak debekatuko diren ala ez lurralde horretan. Horren harira, bi lagunen iritzia jaso dute Euskadi Irratiko Faktoria saioan; hain zuzen ere, ganaduzale batek eta Animalien Defentsarako Elkarteko (ADE) kide batek jardun dute eztabaidan gai horren inguruan.



Hiztegi lagungarria


Aurrerapen. Egoera hobe baterantz egiteko ekintza, asmaketa. Adibidez: Aurrerapena al da drogen kontsumoa legeztatzea?

Bidean utzi. Atzean laga. Adibidez: Semea orain osasuntsuago bizi da, jateko eta edateko ohitura txar batzuk bidean utzita.

Bideratu. Bide jakin batetik eraman norbait, edo zerbait. Adibidez: Nerabezaroan Brooke Shields antzezlearen lan-ibilbidea bere amak bideratu zuen.

Debeku. Ilegala. Garraio publikoetan erretzea debeku da aspaldian.

Galdetuz gero. Galdetuta. Adibidez: Leihatilan galdetuz gero izango duzu autobusaren berri.

Ganaduzale. Abeltzaina. Adibidez: Ganaduzaleek diote zezenketei esker angio izeneko larre-lekuak zaintzen direla.

Hazitarako. Kumeak ekartzeko. Adibidez: Duplex izeneko zezena hazitarako da, Derion bizi da, eta 5.000 kumetik gora ditu mundu osoan, behirik ezagutu gabe.

Hitzordua jarri. Zita jarri. Adibidez: Neska-lagunak hitzordua jarri, eta 30 minutu berandu heldu al zara?: zuk dituzu gibelak!

Idi-probak. Idiari edo idi pare bati 1.500 kilotik goragoko harria atzean duela plazan ibilbide bat egin behar du. Adibidez: Gasteizen bada idi-probak egiteko plaza eder askoa.

Ikuskizun. Ikuskaria. Jarduera, jendeari atsegin emateko eratua. Adibidez: Ikuskizun bihurtu dira zezenen min-orroak.

Sokamutur. Zezenko bati lepotik soka luze bat loturik, horrela animalia harantz eta honantz aske ibil dadin, jaietan egin ohi den denbora-pasa. Adibidez: XX. mendearen hasieran debekatu zen sokamuturra Donostian.

Suhar. Basatia. Adibidez: Ekologisten iritziz Zezen Suharra ezaugarri jakin batzuk dituen zezena da, baina ez da zezen-espezie bat.

Traba. Oztopoa. Adibidez: Ez dago hari trabarik jarriko dionik, beti egiten du aurrera.




Download

detalle2

Document library

B2
04-26-2010

x61pRelaContWAR

16499035
00:04:12

x61pViewCountWAR

14443

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR