detalle dokuteka-generico-fitxa

Zezenketak berriro Donostian

Aurten, berriro zezenketak izango omen dira Donostiako Aste Nagusian. Hori dela eta, kalera atera dira Euskadi Irratikoek jendearen iritzia jakin nahian, eta zezenketen aldeko eta kontrako plataformakoekin hitz egin dute. Zuri galdetuko balizute, zer erantzungo zenuke?

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Hortxe dago notizia, berriz ere zezenketak izango direla Donostian. Kalera atera gara, Ainhoa Etxebarria gure lankidea kalera atera da, eta donostiarrei galdetu die ea zer iritzi duten Donostian berriz ere zezenketak izango direlako. Entzun.
AINHOA ETXEBARRIA. Kaixo. Ba berriro ere zezenketak ikusiko ditugu Ilunben. Zer uste duzu horren inguruan?
EMAKUMEA . Nahiko gaizki iruditzen zait. Entzun dut irratian eta telebistan horren inguruan eta iruditzen zait bidegabekeria hutsa dela ba zezenei hori egitea. Azken finean, beraiek ez daukatelako kulparik, eta jendeak ba ondo pasatzen du beraiei sufritzen ikusten.
MUTILA. Egia esan ez nago ez aurka eta ez alde. Ez dakit ba betidanik egon den zerbait izan da, aspaldi Donostian, Groseko zera Txofre plazan, ba zezenketak egoten ziren bere garaian, eta jartzen baldin badira ba bueno, ba bere publikoa badaukate; asike, bueno, gutxienez beraiek disfrutatuko dute pixka bat.
GIZONA. Ba ez zait gustatzen niri. Urte batean kendu eta bestean jarri, ez zait batere gustatzen. Gauzak hori baino serioago hartu behar dira. Hori politika interesa da dena. Ez, hori herriari eskatu zaiola, jendearen opinioa eta gehiena, gehiengoa, ateratzen bada ezezkoa, ezezkoa; eta gehiengoa baiezkoa ateratzen bada, pues baiezkoa eta listo.
ESATARIA. Zezenketak berriz ere Donostian. Zezenketak: aldekoak eta kontrakoak eragiten dituen gaia. Telefonoz beste alde, Jon Ander Sanz, Zezenketen Aldeko Plataformako presidentea. Jon Ander, egun on.
JON ANDER. Bai, egun on.
ESATARIA. Bueno, pozik egongo zara, ezta, Jon Ander?, berriz ere zezenketak dituzuelako.
JON ANDER. Ba bai, egia esan bai. Azkenean, normaltasuna bueltatzen da eta Euskal Herriko hiriburu guztietan zezenak egongo direlako aurten.
ESATARIA. Ja, baina, ikusi duzu, kalean jendeak ez dauka oso aldeko jarrera.
JON ANDER. Bueno, guk hori errespetatzen dugu. Guk eskatzen duguna da gure, gure afizioa eta gure zaletasuna besteek errespetatzea; eta ikusten dugu azkeneko bolada honetan ba ez gaituztela errespetatzen. Guk beraiek errespetatzen ditugu, ez dugu inor behartzen zezenetara joaten, baina beraiek badirudi ez dutela, ez gaituztela errespetatzen.
ESATARIA. Nola nahi ere, ari gara pixka bat sumatzen publikoaren jaitsiera, ezta? Estatu espainiarrean zezen-plazak lehen beteago egoten ziren.
JON ANDER. Bueno, kontutan eduki behar da krisialdi batean gaudela eta, bueno, normala da jendeak ez badauka jateko ba normala da ba zezenketara ez joatea. Baina, bueno, orain arte urtarriletik ekainera Espainia guztian miloi bat eta seiehun mila pertsona joan dira zezenketara. Eta beste urteetatik igo da; oseake, ikusten da berriz goraka d(ih)oala.
ESATARIA. Bueno, esan dugu, zezenketak aldekoak eta kontrakoak. Eta bai aldekoak, bai kontrakoak elkarteetan antolatuta daude; elkarte horien iritzia ari gara ezagutzen. Lide Treku, Askekintza taldekoa da.
LIDE. Jendea oso, oso haserretuta dago, oso. Guk jaso ditugu e-mail pila bat Facebook-en komentario pila bat; jendea dago oso haserretuta, ez du ulertzen nola den posible atzerapauso bat ematea. Azkenean, ba, ez dakit ze portzentajea izango den baina hiritarren % bost, hamar…; horiek kontentatzeko egiten den gauza bat dela. Eta inoiz ez da izango justifikazio bat beti egin den zerbait dela … Bueno, erabili diren betiko argumentuak, ez: negozioa dela… gezurra denean, 21 milioi euro erabili direnean zezen plaza hori sostengatzeko. Bueno, argumentu asko erabiltzen dira behin eta berriro eta ematen du errepikatzeagatik egiagoak direla, baina ez da horrela.
ESATARIA. Jon Anderrek esaten zuen –Jon Ander esan dugu zezenketen aldekoa dela–, berak esaten zuen Euskal Herriko hiriburu guztietan badira zezenketak, Donostian zergatik ez?

LIDE. Zergatik ez? Bueno ba beste gauzen artean, eta hori ez da ahaztu behar, gipuzkoarren % 72, 90eko hamarkadaren bukaeran ari naiz, garai horretan % 72 zezenketen kontra zegoen. Herritarrak daude kokotaraino. Ba hori, negozioa egin nahi duten lau pertsona horiengatik aurrera eramatea animalien sufrimenduaren kontura den dibertsio bat.

detalle2

Document library

B2
07-03-2015

x61pRelaContWAR

16269641
00:03:56

x61pViewCountWAR

7018

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR