Docutec
Aldatzen ari da jaietan animalienganako jokabidea
Lekeition antzara mekanikoak erabiltzen dira, eta Gasteizen astoak kendu eta upelak ipini dituzte lasterketa egiteko.
Jaietan animalienganako jokaera-aldaketa erakusten duten bi adibide dira.
Aitor Zabaleta esataria.- 400 urteko historia luzea dauka Lekeitioko antzara egunak. Horrenbeste urtetan aldaketa asko izan ditu, ez da beti berdin ospatu. Antzara biziak duela 30 urte erabili zituzten azkeneko aldiz. Gaur egun bi aukera daude: antzara hila edo mekanikoa, antzartek deitutakoa. Azken hau 2014an hasi zen erabiltzen eta gero eta gehiago eskatzen dute. 84 parte-hartzailetik 34k aukeratu dute aurten.
1. Iritzia.- Gutxika-gutxika hori…enbarkazioak aldatu dira, jantziak aldatu egin dira, portaerak aldatu dira, abiadura aldatu da, emakumeek parte hartzen dute eta hurrengoko aldakuntza etorri leikena da ba animalia erabili beharrekoan jaia ospatzeko, bada, beste simulakro bat edo gauza artifizial bat erabiltzea eta hori da eman leiken saltoa Lekeitiok, ez?
Esataria.- Gasteizen aurten etorri da aldaketa. Asto-lasterketa egin beharrean upel-lasterketa egin dute.
2. Iritzia.- Erresistentzia nagusia izaten da ohiturarena bera ez? ohitura alegatzen dela, baina bueno, ohitura asko aldatu dira historian zehar eta hau ere, segur aski, bada, aldatu egin beharko da, azken batean animaliekiko tratu txarra dagoenean.
Esataria.- Ez Gasteizen ez Lekeition ez da aparteko eztabaidarik sortu aldaketekin. Gizartearen joera horixe dela diote adituek.
3. Iritzia.- Gaur egungo gizarte modernoetan badago beste sentsibilidade bat gero eta handiago animalien sufrikarioarengana eta horregatik, bada, aldatzen ari da, nolabait, ikuspegi hori eta desagertzen ari dira edo aldatzen ari dira jolas horiek eta jaietarako dibertimendu horiek.
Esataria.- 1979ra arte emakumeek ez zuten antzaretan parte hartzen. Hasieran izan zen eztabaidarik, baina orain antzinako kontua dirudi, pentsaezina.
