detalle dokuteka-generico-fitxa

Gernika 1937-04-26

Bonbardaketa eguna oroitzen da pasarte honetan, kronika labur moduan dator, kazetari batek idatziko lukeen moduan. G. L Steer kazetariari eskainitako libururako sarrera da berez.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

1937ko apirilaren 26a zen, astelehena. Beraz, plaza eguna zen Gernikan. Goizean udaberriko eguraldi ona egin zuen, baina eguraldi on hori eguraldi gaiztoa izaten da gerretan. Hobe euria egin izan balu, euriarekin ezin izango zen hegazkinik zeruratu, baina egun hartan nork zituen gogoan hegazkinak!
Gernikako merkatu-plazan bildutakoak gerraz ahaztu ziren, tarte batez behintzat. Fronte-lerroa handik oso urrun ez zegoen arren.
Egun hartan, gudari batzuk ere baziren Gernikan, atseden-eguna egiten, behar zuten-eta.
Hala bada, batzuek saldu eta beste batzuek erosi. Goiza normaltasunez joan zen.
Bazkaltzeko orduan baserritarrek egunean zehar galdutakoaren kontuak egin zituzten. Ezin ziren kexatu, gerra-garaia zen, garai beti gogorra. Beste batzuek bizimodua askoz latzagoa zuten, fronteetan-eta.
Baina hobe zuten fronteaz lar ez pentsatzea, hobe arratsalde-pasa ederra egin eta iluntzean etxera itzuli. Baina iluntze hori ez zen inoiz iritsiko, egun hartan ez baitzen gaurik izan Gernikan.
Arratsaldeko lau eta erdietan hegazkinak agertu ziren; sei eta erdietan aldendu ziren. Ordurako, Gernika sutan zegoen.
Hildakoak? Ez dago zehatz jakiterik. Gauean atzerriko lau kazetari agertu ziren. Ezin zuten sinetsi begien aurrean zeukatena. Munduak ere nekez sinetsiko zuen sarraski hura: etxeak sutan, lehertu gabeko bonbak tantaka bezala lehertzen, hildakoak nonahi, izakiak eta ganaduak, zaharrak eta umeak, abereak eta oiloak.
Lau kazetari haietako batek munduak ez zuela sinetsiko pentsatu zuen eta errautsen artetik bonba batzuk bildu zituen. Bonba haiek hartuta, Bilbora itzuli zen.
Biharamunean Gernikari buruz idatzi zuen Londreseko The Times egunkarian.
“Gernika faxistek bonbardatu dute” -idatzi zuen- eta eskerrak horri, bestela munduak ez zuen egia sinetsiko, hasieran, behintzat.
Artikulu hura idatzi zuen gizona George L. Steer zen, baina nor zen George L. Steer?
 

detalle2

Document library

C1
04-25-2004

x61pRelaContWAR

  • Jimenez , Edorta
16355597
0:03:00

x61pViewCountWAR

8352

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR