Docutec
Picassoren 'Gernika' margolanak 80 urte beteko ditu 2017an
1937an Pablo Picassok koadro bat margotzeko enkargua jaso zuen. Parisen egitekoa zen erakusketan Errepublikako Gobernuak erakutsi nahi zuen artelana.
Esataria.- Picassoren Gernikak duen indar sinbolikoa ukaezina da. Gerra eta gehiegikeriaren kontra egiteko jaio zen eta zeregin hori mantendu du azken laurogei urteetan ere. Ismael Manterola, EHUko artearen historiaren irakasleak dioenez.
Ismael Manterola.- Picassoren koadro hau ibili zen batetik bestera, museo batetik bestera, eta erakusketa horiek ziren Espainiako erresistentziaren alde, errepublika zaleen alde.
Esataria.- Gernikako irudi nahigabetuak bakezaletasunaren eta askatasunaren ikur gisa erabili izan dituzte hamarkada hauetan munduan zehar.
I.M.- Bakezaletasunaren ikur, eta orokorrean, bada, gerretan edo egiten diren sarraskien kontrako ikur moduan edo bihurtu da koadro hori, bai.
Esataria.- Bilboko Arte Ederretako Gerra eta Civitasa erakusketan Gernikaren balio ikonikoaren hainbat eredu azaltzen dira. Baina Euskal Herriko milaka etxeetako hormetan eskegita bete zuen inon baino hobeto faxismoaren kontrako aldarrikapena.
Izabako baserri honetara Holandatik ekarri zuten duela berrogei urte. Gaurdaino iritsi den basakeriaren kontrako oihua.
Danel Abando, hogeita bat urteko boxeolari deustuarrak besoan darama tatuatua Picassoren Gernika.
Kazetaria.- Danel, Gernika daukazu tatuatua besoan. Zergatik?
Danel Abando.- Bueno, niri gaztetatik gustatu izan zait koadroa. Alde batetik, nire aitita eta amonaren etxean badagoelako eta txikitatik ikusi dut eta gero, bada, koadro hau berau (honek berak) daukan esanahiagatik. Guk euskaldunok bizi izan dugun garai baten kontakizuna. Da gerraren aurkako oihu bat, artea da ere bai.
Esataria.- Aldarrikapen ekologistek ere bere egin dute Gernika. Erro ibarreko Zilbetiko pagadi honetan, esate baterako, basoaren defentsan eta bertan eraiki nahi zuten harrobiaren aurka. Lau urte daramatza bertan.
Ekologista.- Bere esanahiarengatik, ez? Bere, pues, eraso… arrazoirik gabeko eraso edo suntsiketaren esanahiarengatik.
2017an Picassoren Gernikarekin bat egingo dugu berriro ere. Etxean ez bada, ez hain urruti: Reina Sofia museoak apiriletik aurrera eskainiko duen erakusketa zabalean.
