Docutec
Gernikari bertsoa Basarrik jarria
Gernikaren suntsipena gogoan Basarri bertsolari handiak jarritako bertsoak, Josu Martinezek kantatuta.
Milla ta bederatzireunetan
ogeita amazazpia.
Euzkotarrentzat urte beltz, illun,
triste ta negargarria.
Auts biurturik utzi zutena
Guernika zoragarria.
Euzko reliki maitatuenak
gordetzen zitun erria.
Pitxirik goxo ta kutunena
zu zinan euskaldunentzat
lur mardul, ona eman bai zendun
arbola santuarentzat.
Pensatu utsez begiak ¡bai!
ditugu negarrarentzat.
Orra zer sari modu zeukaten
etsai ankerrak zuretzat.
Apirilleko ilarekin zan,
ogeita seigarrenean,
Ain justu ere peri eguna
astelen arratsaldean;
Kale-basarri, millaka anai
gizatasun ederrean
Plaza inguruan arkitzen ziran
lengo oitura zarrean.
Kanpandorreko ezkillak asi
ziran dinbili, danbala
Goiko piztien motor burrunda
entzuna zan bereala
Emakume eta ume gaxoak
gorrizka zeriotela
eriotzari iesi nairik
nora jo etzekitela.
Bertsoz nork esan bomba aien
indar gaiztoko danbarra
Etzuten beintzat osorik utzi
bizi leku bat bakarra
Ta dana xeetu zuten garaian
alde guzitik sugarra
Errugabeko gixoxoentzat
orra or azken ederra
Bizi ziranak iesten zuten
sutegui zakar artatik
Bañan egazkinak tiro ta tiro
eten gabe goietatik...
Kristau gorputzak alde batetik
beso buruak bestetik...
Odol gorrizko isaso artan
etzan ikusten besterik
Eunka izan ziran etxe jausien
zakarpetan geldituak,
Nork daki zenbat kale gorrian
zearo erdibituak?
Inpernu ontan uzten gaituzte
laguntza gabe galduan
A!... euskaldunen min oñazerik
ez du sentitzen munduak
Millatik gora iizan ziran
arnasa utzitakoak
Ez jakin zenbat bizi guztiko
eri gelditutakoak;
oietatik geien geienak
andrezko ta umetxoak
Gerra txar ontan erru galantik
izango zuten gaxoak
Puska dituzte gure erri polit
apain eta maitekorrak
puska dituzte basarri txuri
gure kabi on, xamurrak
ta zirtzildurik kaletan utzi
Ooo... euskaldunen ezurrak
Alemanitik gau tzikitzera
etorritako maltzurrak
Basati gaizto odoltzaleak
atzerritatk ekartzen
tokirik zoragarrienari
Txikitu ta su ematen...
Auts egindako gure Guernica
antzika nago esaten...
Franco ta bere laguntzaileak
zein biotz ona daukaten
España aundi bat egin asmotan
gerra txar ortan asiak
Ta bere erririk ederren aiek
zeuen aginduz autziak
Denbora juan da gero damutzen
zeraten pekatariak
Zer grinatako jaunak zeraten
badaki mundu guziak
Ikuzi zuten ainbat kristau on
odolustu zitustela
Ikuzi zuten berdin-gabeko
Pekatua zeukatela
Ikusi suten mundua kontra
jeikiko zitzaietela
Eta orduan zabaldu zuten
gorriak erre zutela
Bere tokian erne ta zintzo
ortxen dago euskalduna
Berak baitaki zein ederra dan
barrengo garbitasuna
Itxaron jaunak, itxaron lasai,
iritxiko da eguna,
goiko Jaunaren aurrean kontu
eman bearko duguna.
Ezta ez alperrikako izan
or ixuri dan odola
Pentza oraindik emaitz ederrak
ematekotan dagola
euskal gogoa armez eta indarrez
ezin leike il inola
Guernica erre zetan baña
zutirik daukagu arbola
