detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Hobe isilik

Bakartxo bere aitonaren bila dabil, 1936ko gerra zibilean Confederación Nacional del Trabajo (CNT) sindikatuko milizianoa izana.

Frantzian, besteak beste, presoentzako kontzentrazio-eremu batean atxilotuta egon ondoren, desagertu egin zen: inon ez da haren berririk. Bakartxori hori kontatu diote etxean, baina Bakartxo aitonaren bila hasi da ikertzen, bere familiatik hasita, izeba Blancari bisita eginda, gaztetan aitonaren bila ibilitako Blanca izeba bisitatuz, aitonaren eskutitzak irakurriz, ezkontza-agiria aurkituz…

 

Bakartxok 16. orrialdean liburu bat aipatzen du, Garbiñe Ubedari eleberri hau idazteko adorea eman zion berbera: Navarra 1936: de la esperanza al terror. Bakartxok bere familia ikusiko du liburu horretan islatua nolabait. Eta 61. orrialdean aitonak ze paradero izan zuen esaten dion gutun-azal handia ere helduko zaio etxera, Paristik. Eta Bakartxok jakingo du nola abokatu laborista batzuek aitona zerraldorik gabeko defuntua zela zioen agiria egin zuten, alargunak pentsioa kobratzeko ezinbesteko papera. Eta aitaren berri ere emango digu Bakartxok, nola gau-eskolan izena eman zuen gerrak lapurtutako altxor bat berreskuratu nahi zuelako, euskara. Eta bere zalantzen berri ere emango digu Bakartxok, zeren aitonaren bila ibiltze horretan bakarrik sentitzen da maiz, eta duda du ahizpei kontatu ez kontatu zertan dabilen. Noraino eta nori kontatu bidean aurkitutako agiri kontrajarriek diotena argitu nahian dabilela? Agian horregatik du liburuaren azken kapituluak eleberriaren izenburu berbera: Hobe isilik.

 

Oharra: Eleberri honek Augustin Zubikarai nobela saria jaso zuen 2012an.

Egilea: Garbiñe Ubeda
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2013 

 

 

Pages: 130

detalle2

Document library

C1
11-26-2013

x61pRelaContWAR

16236087

x61pViewCountWAR

4007

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR