detalle dokuteka-generico-fitxa

Phil marmota

Phil marmotak negua nolakoa izango den iragartzen du AEBetan.

Urtero, otsailaren 2an, Phil bere gordelekutik ateratzen denean, mundu guztia adi egoten da Punxsutawneyko herrian (Pennsylvania), eta baita AEB osoan ere. Izan ere, momentu horretan marmotak bere itzala ikusten badu, negua beste sei hilabetez luzatuko da –ohitura zaharrak dioenez–; bestela, udaberria aurreratu egingo da. Fidagarritasunarengatik baino gehiago ohituragatik betetzen da erritua urtero, ez baitu gehienetan asmatzen, ezta hurrik eman ere: 1988tik 2012ra hamarretan asmatu du, eta hamabostetan kale egin.
1887tik horrela ospatzen dute otsailaren 2a AEBetako eta Kanadako herri askotan, baina, Marmotaren Eguna (1993) filma egin zutenetik, ohitura horren fama zabaldu egin da.


gordeleku = escondite

fidagarritasun = fiabilidad

ezta hurrik eman ere = ni mucho menos

detalle2

Document library

A2
10-23-2014

x61pRelaContWAR

16345936

x61pViewCountWAR

5293

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR