detalle dokuteka-generico-fitxa

Marmotaren edota Hartzaren eguna

Komunikabideen eraginez, otsailaren 2a, Kandelario eguna, Marmota Egunarekin lotzen dugu: Ameriketako Estatu Batuetako ohiturarekin. Baina euskaldunok, Europako beste herrialde askotan bezala, badugu beste animalia bat negua bukatu den ala ez jakiteko.

Audio honetan duzu horren berri.
Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Gaur otsailak 2 ditu, Kandelario eguna da, eta Kandelario eguna izateaz gain Marmotaren edo Hartzaren eguna ere bada, eta Pennsylvania-ko herri batetik dator, Ane, kontakizuna. Esaguzu.
ANE KAZETARIA. Esan duzun moduan Punxsutawney herritik dator albiste hori, Pennsylvanian dagoen herri horretatik, eta Phil izeneko marmota enbor baten barruan sartuta izaten dute eta gaurko egunez, hain zuzen ere, eguna argitzean, atera egiten dute. Zerura begira jartzen dute, eta marmotak egiten duen keinuaren arabera hotz askoko egunak izango diren edo neguan amaitu den jakin ahal izaten da; alegia, Phil marmota izaten dela, gaurko egunez, eguraldia iragartzen duena.
Eta Euskal Herrian antzekoa gertatzen da tenporekin, ezta, horrelaxe egiten da tenporekin ere. Esaera zaharrak ere badio, gaurko egunari erreferentzia eginez: “Kandelario hotz, negua motz”
Eta, bueno, kontu mitologiko hau Pennsylvania n ez ezik, Euskal Herrian ere badela jakin dugu.
OIER ARAOLAZA ANTROPOLOGOA. Bai, ba, bueno, historia Pennsylvaniatik orain hasi da etortzen, ze, berez, hau Euskal Herrian, eta ez Euskal Herrian, Europan osoan gauza ezagun eta arrunta izan da, alegia, Kandelaria egunez hartza lozorroan –badakizue hartza neguko loaldirako sartzen dela leizean edo bere hartzuloan–, eta tradizioak kontatu du mendeetan eta mendeetan Euskal Herrian eta Pirinioetan eta Europa osoan, ba hartza Kandelaria egunez atera, zerura begiratu eta neguaren iraupena iragartzeko gai zela. Tradizio askotan esaten da badakiela inauteriak badatozen ala ez. Eta inauteriak bertan baldin badira, ja kalera etorri eta inauteriari hasiera emango dio .
ANE KAZETARIA. Horixe da, beraz, tradizioak gurean kontatzen duena, eta Euskal Herriko aratuste askotako protagonista ere badela badakigu hartza. Oier Araolaza.
OIER ARAOLAZA ANTROPOLOGOA. Ez da kasualitatea zenbat eta zenbat inauterietan hartza agertzen den eta, gainera, ez nolanahiko protagonismoarekin, baizik eta protagonista berezi eta nagusia da inauteri asko eta askotan.
Eta pixkat ohitura horrekin lotutako elezaharra edo litzateke hau. Eta, bueno, bitxia da hori Europan ahazten hasi garen aroan –hau da, 20. mende-bukaeran eta 21. mende-hasieran– hasi gara ezagutzen eta ezagutarazten hasi zaigu komunikabideen bidez, ba Estatu Batuetako Pennsylvaniako Marmotaren eguna non, azken batean, oso-oso gertuko tradizio bat den, aldaera desberdin bat, eta han, zera, marmota horri egozten diote eguraldia iragartzeko gaitasuna, hain zuzen ere Kandelaria egunez ateratzen delako bere zulotik, eta zerura begiratu eta hurrengo aste eta hilabeteetako eguraldiaren iragarpena edo egiten du.
Ba, bueno, bitxia da, ez, nola gureak diren tradizioak ahazten ditugun eta gero Hollywood-en bidez, bereziki nik uste dut Marmotaren eguna Bill Murray-k protagonizatu zuen pelikula baten bidez ezagutarazi zen Europan, eta gero hasi gara kasu handiagoa egiten Estatu Batuetako komunikabideei kontu horretan.
ANE KAZETARIA. Beraz, Pirinioetako gure hartzak erabakiko du gaur, Manu, lozorrotik atera eta izarrei eta ilargiari begiratzean, ba zenbat faltako zaion neguari amaitzeko, eta gu ba horren zain gelditu gara iragarpena zein den jakiteko.

detalle2

Document library

B1
02-03-2015

x61pRelaContWAR

16265964
00:03:44

x61pViewCountWAR

6316

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR