Animaliak logoetan
Hainbat erakundetan, iragarkietan, produktuetan, animaliak erabiltzen dira logo edo ikur gisara. Hortaz arituko dira bi gonbidatu Euskadi Irratian.
Entzun Nerea Zia marketing-adituak eta Jota Pizarro unibertsitateko irakasleak gai honen inguruan diotena.
Pixabay
HIZTEGI LAGUNGARRIA: Animalia-itxurako izaki. Animalia dirudien edo animalia-antza duen izakia. Hamarkada. Hamar urteko denbora-tartea. Gertutasun-puntua bultzatzeko. Hurbiltasuna sentiarazteko neurri batean. Lilura sentitzea edo hunkituta sentitzea. Zerbaitekin zirrara sentitzea. |
Esataria 1. Txinako Olinpiar Jokoetarako egin duten abestia. Gorka Otegi, egun on, Gorka.
Esataria 2. Egun on. Egun on.
Esataria 1. Bing Dwen Dwen.
Esataria 2. Bitxia da ikustea nola azken mende-erdian olinpiar jokoek beti izan duten maskota- edo animalia-itxurako izakiren bat, ez?, hor, maskota bezala.
Esataria 1. Eta hori aztertu nahi dugu zergatik zera, maskota gisa animaliak, zergatik logoetan, olinpiar jokoei eta kirolari lotuta animaliak. Nerea Zia Nazioarteko Marketing digitalean aditu da Bostnan agentzian. Nerea, kaixo, egun on.
Nerea Zia marketing-aditua. Egun on, guztioi.
Esataria 1. Eta Jota Pizarro psikologoa da eta psikologia sozialeko ikertzaile Euskal Herriko Unibertsitatean. Jota, egun on zuri ere. Laster izango da gurekin Jota Pizarro. Nerea, zuretzat lehendabiziko galdera.
Nerea Zia. Bai.
Esataria 1. Diseinuaren ikuspuntutik maskota ona iruditzen zaizue Bing Dwen Dwen hartza?
Nerea Zia. Bueno, aber, egia esan ez da berria, ez? Lehen aipatu duzue: 2008ko Pekinen udako olinpiadetan ere panda erabili zuten. Baina egia da Txina azkar lotzen dela pandekin, ez? Erraza da lotzea horrela. Eta bueno, izpiritu olinpikoaren espektro osoa adierazteko uste dugu erabili dutela, ez?: bai pasioa, elkar ulertzea…
Esataria 1. Bai.
Nerea Zia. Ezaugarri hauek hartzen dituzte. Horrela publikoa ere aktiboki inplikatzeko errazagoa da.
Esataria 1. Bueno, Jota Pizarro ere gurekin da, psikologoa. Jota, kaixo. Egun on.
Jota Pizarro irakaslea. Bai, kaixo, egun on. Bai.
Esataria 1. Bai, Jota. Hamarkadak dira olinpiar jokoek, neguko zein udakoek, maskotak dituztela. Zergatik baliatzen dira beti animaliak edo animalia-itxura duten maskotak?
Jota Pizarro. Ba ez dakit, baina igual psikologiatik, adibidez, nik pentsatzen dot (dut) animalia askorekin sentitzen... emozioak, emozio asko sentitzen ditugulako. Eta emozio batzuk oso komenigarriak dira, igual gertutasun-puntuak sentitzea eta. Nik pentsatzen dot (dut) horrek laguntzen duela, nolabait, hori, ba, ba, gertutasun-puntua bultzatzeko.
Esataria 1. Nerea, konturatzen ez garen arren animaliadun logoek inguratzen gaituzte. Esate baterako, estudio honetan bertan mahaiaren erdian dugun EITBren txantxangorria, ba hortxe dago, hona, guri begira. Hona etorri gara igelaren logoa duen DBuseko Donostiako udal autobus-konpainian. Animaliez inguratuta gaude.
Nerea Zia. Bai. Oso-oso ugariak dira logoak erabiltzea sektore askotan e! Adibide erraz bat kotxeetan, adibidez. Pues hor daukagu Peugeot, Porsche, Jaguar… Badakit oso garestiak direla, baina bueno, hor badaude marka guzti hauek. Elikaduran ere badaukagu, ba Nestlé eta umeentzako zerealetan ere animalia asko erabiltzen dira. Eta aber, kiroletan ere gertu ditugun adibideak. Adibidez, CVC, Baskoniak animaliak erabiltzen dituzte.
Esataria 1. Bereziki aipatu dizkiguzu Nerea automozioko markak…
Nerea Zia. Bai.
Esataria 1. Beraiek dira seguru aski gehien erabiltzen dituztenak animaliak?
Nerea Zia. Bai. Bai.
Esataria 1. Bai.
Nerea Zia. Gehienbat bai. Eta gero hori, elikaduran, umeentzako produktuetan baita ere.
Esataria 1. Bueno, Jota, lehen aipatu dituzue emozioak, ezta?, emozioek duten garrantzia, animaliek izugarri erakartzen gaituzte orokorrean.
Jota Pizarro. Bai. Bai. Beti. Beti. Eta, adibidez, kasu honetan Bing Dwen Dwen irudia ikusten ari naiz juxtu momentu honetan, eta klaro, hemen adibidez, pandarik ez dago, baina panda horrek badauzka ezaugarri batzuk… Igual nolabait ezaugarri hauek hackeatu egiten dituztela gure biologiak, ez? Adibidez, begi handiak edo ileak bertan, adibidez, holako ezaugarriak… Nik pentsatzen dot (dut) prestatuta gaudela holako estimuluekin erreakzioa sentitzeko eta ba(da) horrengatik sentitzen ditugu emozio batzuk, eta batzuk dira, adibidez, lilura sentitzea edo hunkituta sentitzea. Eta askotan animalia hauek, eta guk praktikatzen dugun hori, ba bideoak eta esperimentuak egiten, lortzen dugun [ditugun] emozio batzuk… Haietako bat da esatea, adibidez: “A, baina ze polita den!”, ezta? Hori emozio, nahiko soziala da emozio hori, guk deitzen diogu “mamuta” emozio horri, eta da hunkituta sentitzea. Eta nahiz eta, adibidez, hori ez den izango finalitatea (helburua) emozio hori sentitzea, baina nolabait hackeatu dutela gure biologia, pentsatzen dot. (dut)