detalle dokuteka-generico-fitxa

Gidatzen ari zela "selfie" bat egin eta segundo gutxira istripuz hiltzen da

Courtney Sanford 32 urteko gaztea istripuz hil zen, berak gidatzen zuen autoa beste aldera pasatu eta, kamioi baten kontra jo ondoren, su hartuta. Kontua da 08:33an gazteak bere argazkia jarri zuela bere Facebook profilean, honela zioen mezu batekin: “Happy abestia entzuteak oso zoriontsu egiten nau”. Handik minutu batera, 08:34an, poliziak istripuaren berri ematen zuen deia jaso zuen. Autopsian ez zen alkohol edo drogen arrastorik agertu, baina bai hainbat selfie bere mugikorrean.
Mugikorra erabiltzeak istripua izateko arriskua areagotu egiten du, eta, diotenez, Whatsappa erabiltzea alkohola edatea bezain arriskutsua da. Gidarien % 59k aitortzen du, mezu bat jasotzen badu, ez duela itxaroten gelditu arte irakurtzeko. Courtneyk ezin izan zuen itxaron bere zoriontasuna lagunekin partekatzeko, eta presa hori tragedia bihurtu zen.
 

profil = perfil

arrasto = rastro

areagotu = incrementar

partekatu = compartir

detalle2

Document library

A2
10-22-2014

x61pRelaContWAR

16345904

x61pViewCountWAR

6633

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR