detalle dokuteka-generico-fitxa

Enpresa berriak

Aspaldi honetan, enpresa berri desberdin batzuk ari dira sortzen. Horietako bat da ‘No problem'. Bertako Maider Olaizola arduradunaren esanetan 'personal assistant' izeneko zerbitzua ematen dute. Zuk egin nahi ez dituzun lanak egiten dituen enpresa da: etxeko bilerara joan zure ordez, telefono-kontratu bat lortu baldintza onetan eta abar.

Hiztegi lagungarria:

BALIABIDEAK EDUKI. Bitartekoak eduki.
Nahi duzun hori lortzeko, denbora ez ezik baliabideak ere behar dituzu.
BESTEN BATEN ORDEZ. Beste baten lekuan joatea, egitea...
Egingo al didazu mesede bat? Joango al zara irakaslearekin hitz egitera nire ordez.
BILERA EDUKI: Talde bateko beste batzuekin bildu, elkartu.
Gaur arratsaldean, bilera daukagu eskolan.
DENBORA FALTA. Denborarik ez izatea.
Gustuko gauzak egiteko denbora falta handia daukat.
MARROIA. Fardela, nahi ez dugun zerbait egin beharra izatea.
Zeuk erabaki zenuen berari deitzea, eta orain ez pasa fardela (marroia) guri.
TXANDA HARTU. Zerbait egiteko egokitzen zaigun ordena.
Zu, lasai, nik hartuko dizut medikuarengana joateko txanda.
ZORRETAN EGON/ZORRAK EDUKI. Norbaiti zerbait itzuli beharra eduki.
Ez dugu gustuko inorekin zorretan egotea.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA 1: Jo dezagun gaur etxeko bilera daukagula atarian. Badakizu bilera horiek oso konplikatuak izaten direla, eta gero eta zailagoak, gainera.
KAZETARIA 2: Aspergarriak, nekagarriak..
KAZETARIA 1: Tramite asko egin behar dira, eta abar, eta abar. Joango zara zu nire ordez?
MAIDER OLAIZOLA: Bai, zergatik ez.
KAZETARIA 1: Bale. Zenbat kobratuko didazu joateagatik?
MAIDER OLAIZOLA: Ba, ez dakit, baina zerbitzu horrengatik… begiratu beharko nuke, baina zenbat orduz izango litzateke?
KAZETARIA 1: KAZETARIA 1: Ordu pare bat edo izaten dira bilerak?
MAIDER OLAIZOLA: Ba, ez dakit 20 bat euro 30.
KAZETARIA 2: Ordua?
MAIDER OLAIZOLA: Ez, ez, guztira.
KAZETARIA 1: Bilera osoa. Jo dezagun, nire aitak bihar medikuarengana joan behar duela eta nik lanagatik ezin diot lagundu. Joango zinateke zu nire ordez?
MAIDER OLAIZOLA: Bai.
KAZETARIA 1: Datorren astean eraman behar duzu ibilgailua…
KAZETARIA 2: Bai, ibilgailuen azterketa teknikoa pasatzera. Ez dakit, txanda hartuko didazu eta emango didazu autoa, mesedez?
MAIDER OLAIZOLA: Bai.
KAZETARIA 1: Badaukat lagun bat Indiatik etorri dena, eta nik joan nahi nuke kotxez, baina ezin dut. Joango zara zu nire ordez?
KAZETARIA 2: Aireportura?
MAIDER OLAIZOLA: Baita ere.
KAZETARIA 2: Arazorik ez. Telefono-konpainietan ibiliko zara atea jo eta niretzat kontratu eta eskaintzarik onena lortzen?
MAIDER OLAIZOLA: Baita ere.
KAZETARIA 1: Ikerketa eta inbestigazio-lanak egiteko? Adibidez, jarraituiozu halako pertsonari eta esadazu zer egiten duen?
MAIDER OLAIZOLA: Ez genuke guk egingo, baina kontaktatuko genuke beste pertsona batekin.
KAZETARIA 1: Zer ikusi duzue jende denbora faltarekin dabilela, denbora faltaz dabilela eta..?
MAIDER OLAIZOLA: Hori da. Guk beti esaten dugu No Problems-en helburua dela askotan erabiltzen dugun esaldi bat egunekotasunetik desagertzea. Eta zein da esaldi hori? Ba, askotan entzun izan dugu, “Ez dut denborarik ez dakit zer egiteko”, “Edo denbora libre gehiago izango banu, ez dakit zer egingo nuke”. Hori da guk nahi duguna, eta horretarako denbora eskaintzen dugu, denbora eta baliabideak.
KAZETARIA 2: Garai batean, ez dakit, baina bizilagunari edo lagunen bati, familiako norbaiti eskatzen genizkion era horretako mesedeak edo. Baina ez dakit ohitura galtzen ari garen horretarako?
MAIDER OLAIZOLA: Nik uste dut baietz. Ohitura galtzen ari gara, ze, hori, zuk esaten zenuena: ez dugu nahi beste pertsona batekin zorretan egon, ez dugu zorrik eduki nahi. Eta gainera, ikusten ari gara geroz eta pertsona gehiago bakarrik bizi direla; bakarrik edo lanagatik hona etortzen direnak, ez dutenak familiarik eta, orduan, guri deitzen digute.
KAZETARIA 1: Lan txarrak edo marroiak ere tokatuko dira.
MAIDER OLAIZOLA: Bueno, marroiak, guk beti besteen marroiak konpontzen ditugu, eta beti marroiak dira. Bai, bai.
KAZETARIA 2: Guk holakoei, horrelakoei askotan marroi-jaleak deitzen diegu, ezta? Zein izan liteke marroirik handiena?
MAIDER OLAIZOLA: Jo, ba, ez dakit marroia izan zen edo ez, baina telefona hartu genuenean eta entzun genuenean arazoa, “baina zer egingo dugu guk orain”. Gauza izan zen Champions-eko partidurako, Manchester-Realaren partidurako 4 sarrera eskatu zizkiguten 5 egun lehenago, eta bagenekien…
KAZETARIA 2: Problems.
MAIDER OLAIZOLA: Hor problema bat zegoela. Orduan esan genuen, “nola lortu dezakegu?”. Hasi ginen begiratzen gure telefono-agenda eta “jope, agian, honek zeozer daki…” ez dakit zer. Eta egin genituen 10 telefono-dei edo eta, azkenean, lortu genituen 4 sarrera horiek. Hombre, baldintza zehatz batuekin, baina bai.
KAZETARIA 2: Beraz, zuentzat garrantzitsua da kontaktu onak izatea; kontaktu onak eta entxufetxoak izatea?
MAIDER OLAIZOLA: Bueno, izan daiteke, baina, azkenean, telefonoa hartu eta galdezka edonora iritsi zaitezke.
KAZETARIA 2: Antzeko enpresa batzuk eta ezagutzen dituzue?
MAIDER OLAIZOLA: Hemen, Donostian edo Bilbon, Euskadin ez. Egia da hitz egin genuela beste enpresa batzuekin, adibidez, Madrilen daudenak, edo Barcelonan edota Santanderren, baina hemen ez.

detalle2

Document library

B1
02-19-2014

x61pRelaContWAR

16342586
00:03:25

x61pViewCountWAR

5541

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR