detalle dokuteka-generico-fitxa

"Apuros" enpresa

Bilboko zerbitzu enpresa honek eginkizun ezberdinak eskaintzen dizkie bezeroei etxeko lan batzuei aurre egiteko.

16. zinta / 00.13.27

Transcription:[+] Transcription:[-]

- Zuk ere, horrela, estu eta larri dagoenarentzat baduzu zuk horrelako eskaintza polit bat ez? Hor Bilboko enpresa … Izena nola du? Euskaraz ez diote jarri oraindik, baina erdaraz?
-“Apuros”, izena jarri diote eta beno larri dagoen  jendeari  eta hori … jaja behera jaja
-Eh horrela  esate baterako, horrelako larri …  guk larrialdiak telebistan zuzenean ari gara bederatzi eta erdiak pasatxo, eta halako aulkia puskatuko balitz, deitu eta aizue, aulkia hondatu zaigu eta etor zaitezte!
-Hori da
-Hainbeste …
- Ja Ja baina bueno  antzerako kasuak edo bueno kasu bitxiak ere badaude, e? enpresa honetan. Sortu … orain dela gutxi sortu da,  urtarriletik edo ari dira martxan eta bueno, hasiera batean,  ba haurrak eta txakurrak zaintzeko sortu zuen  ezta?
-Haurrak eta txakurrak?
-Hori da
-Ez dugu konparaziorik egingo, ezta?
-Ez jeje
-Batzuetan haurrak beste batzuetan txakurrak eta…
-Hori da, hori da, tartean behin ba  batez ere,  haurrak eta… ba bueno gurasoak ezin dutenean, edo afaltzera doazenean edo horrelakoetan ba bueno …
-Ja ja ja
-Ba kanguro e … kanguro  figura hori  … zaintzeko eta hola, eta gero bestela txakurrak zaintzeko.
-Amerikako pelikula bat ikusi dut lehen, euskaraz ikusiko duguna, hori  Ameriketako pelikuletan askotan azaltzen da ez?
-Txakurrarena?
- Bai baina,  beharbada  hamar txakurrekin hor zakur-zain bat ezta kalean, hauek ez oraingoz bat, hor bat darama behintzat, horko horrek ezta?
-Hori da. Eta txakurrarena ba adibide bat besterik ez da. Asko dira hogeita bost bat laguntzaile ari dira enpresa honetan lanean eta Bilbo horrela banatuta edo dute zonaldeka, eta orduan ba bueno, ba e… segun eta zona bakoitzeko zerbitzuak, ba zonalde horretan bizi diren laguntzaileek betetzen dituzte, eta txakurrarena  ba  horixe adibide bat besterik ez da. Ikusi bestela.
-Txakurra paseatzea tokatu zaizu. Arratsaldeon, Amaia
-Bai tokatu zait niri bai.
-Bere jabeak ezin omen du ezta? etxetik atera eta zuengana jo du.
-Ez, operatu omen dute eta horregatik deitu du, bai. Eta biharko ere bai, uste dut.
-Ah bai. Eskaera handiena zer da, txakurrak eta umeak zaintzeko?
-Bai, baina badago denetatik e?, segun baina gehiena da umeak…. Klaseak emateko edo umeak zaintzeko.
-Ah ah, gehienak ikasleak zarete, dena dela segun eta ze zerbitzu den, jende espezializatuagoa ere badago ezta, zuen artean.
- Klaro, adibidez e… jende … agureak edo gaixota… gaixoak daudenak zaintzeko …
- Adinekoak zaintzeko, ezta?
-Bai, ba deitzen diote ba espezializatua dagoen jendea, arlo horretan ibili dena, klaro.
- Eta zu orain arte zertan ibili zara? Txakurrak paseatzen eta klaseak ematen dituzu, ezta?
- Bai klaseak ematen … gaur adibidez bestetan joan behar dut klasera … klase bat ematera, matematikakoa.
-Matematika-klaseak.
-Ja ja ja, orduan matematika klaseak eman, eta gero  txakurrak zaindu eta umeak  eta …
- Denetariko zerbitzua eskaintzen dute, esate baterako  emakume batek, 72 urteko emakume batek ordenagailua erosi du eta bueno ba, ez du nahi horrelako ikastaro batera joatea ordenagailuak ezberdinak direlako.
-Etxean bertan.
-Bestela ni ez naiz asko aklaratzen, ba etorri hona nire etxera, beno, irakasle partikular bat, eskatu zuen, enpresa honetara deitu eta bueno enpresa honek pertsona bat jarri dio eta egunean ordu batzuk edo joaten da emakume honen etxera ba klase partikular horiek ematera.
-Hori ere estu eta larri eta hara! behar dut  eta …
-Beste emakume bat,  esaterako, igandero mezetara joaten da eta seme-alabek ez omen diote lagundu nahi, baina emakumea …
-Edadetu samarra
-Edadetu samarra, eta hark mezetara joatea gura eta bueno, azkenean, enpresa honetara deitu eta laguntzaile bat joaten da igandero-igandero emakumea mezetara joaten laguntzera.
-Jesus denetik
-Eta holaxe, denetik, ikusi beste adibide bat, bestela.
ESTEFANI QUILEZ -Igual jendeak nahi ditu, bai bere nahi du bere  buzoiak egunero hustu izatea eta …
-Oporretara doanean eta holako
E.Q.- Bai adibidez, Aste Santua gertu dagoelako eta igual ematen dizkigute bere giltzak, eta hona etortzen gara egunero bere buzoiak husteko eta…
-Zuek egunero-egunero etortzen zarete…
E.Q.- Bai, horrela, bai etorri behar gara egunero badaezpada eta husten ditugu buzoiak gero barruan dauden gauzak jaso eta gero joan behar gara ofizinara, han denak pilatu eta ba bezeroak datozenean denean berriro bueltan  ematen dizkiegu eta … eta  listo.
-Eta listo
E.Q.- Bai
-Eta buzoiak hustu eta loreak eta ureztatzen dituzue edo landareak …
E.Q.- Baliteke, bai, igual bezeroek nahi dutena egiten dugu, guk…
-Ah bai
 E.Q.- Bai, gainera oso merkea da, eta etortzen gara eta ematen dizkigute beren giltzak, joaten gara bere etxeetara, erregatu eta puntu.
-Eta puntu.
-Erregatu, buzoiak hustu …
-Hori da. Oso merke aipatu du e …
-Berak hala esan du, merkea
-Berak hala esan du. Esaterako, ba adibide hau buzoia hustearena, astebete, egunero-egunero joatea eta buzoiko bueno posta jasotzea, bueno 3000 pezeta.
-Aste osoan.
-Aste osoa. Txakurra ateratzera ordua mila pezeta.
-Eta ume .. eta umea zaintzea?
-Umea zaintzea …
-Prezio bera?
-Ez
-Ez, gehitxoago izango…. Ardura behintzat…
-Mila eta bostehun pezeta. Bai gero hori ordutegia, gaueko, gauean baldin bada, ba bueno pixka bat garestiago …
-Gaua osoa izan, bestea izan…
-Hori da. Aldaketak daude baina …
-Beno, ez da garestia. Esan nahi dut, horiek, ikasle gaixo eta gizarajo horiek ba zenbat kobratuko dute, ezta?, baina bueno ordua izan eta azken batean, bueno estudiante garaietan  zeinek ez du horrelako ze edo zer egin?
-Hori da.
-Klaseak eman edo, bueno hau bereziagoa da  beharbada.
-Bereziagoa da, baina bueno behintzat ikasleek diru pittin bat ateratzen dute eta bueno, horrelaxe.
- Primeran
-Eh txakurra eta buzoiarena , buzoiarena  pixka bat adibide ba kuriosoa edo da, ezta?  Buzoia hustearena, baina badaude bitxikeria gehiago, entzun!
Badaude  bitxikeriak, ez dakit, adibidez, ba joan izan gara lehengo egunean, esan ziguten joateko, emakume batek zeukan urdaiazpiko bat, joan izan behar genuen dendara zatitu eta enbasatzeko, edo joan izan gara ere bai ospitalera bezeroren izenean egitera errezetak, edo…
-Sarrerak eta hartzeko ezta? Lehen kon ….
E.Q.- Bai, ere bai, joan izan gara igual egitera hor ilaran egotera igual ordu eta erdi edo…
-Euskaldunara, San Mamesera …
- E.Q.- Hori da, bai futbola, edo opera edo dena delakoa.
-Sarrerak hartzeko beraiek, bezeroak kolan egon beharrean, zuek.
E.Q.- Hori da, gu joaten gara eta horren truke diru pixka bat lortzen dugu.
-Eh diru pixka bat atera, baina jendea badago zera e? Ez dakit bueno, ez dut esango gibel handia, baina…
-Ez, baina lasaia ezta? Lasaia.
-Urdaiazpikoarena etxean nolabait zeratu ba…ez zuen gose handirik izango horrek. Baina bueno, ilarena, egia esan, amorragarria da eta askotan merkeago ateratzen zaizu  beharbada, ezta?
-Bai beharbada.
- Segun zelan duzun…
- Eta ze pazientzia duzun ezta?
-Estu eta larri, bueno…

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

B1
03-05-2001

x61pRelaContWAR

16340604
0:06:16

x61pViewCountWAR

6350

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR