Docutec
Jon eta Jone 9: Okerreko hankaz
Esketx laburra. Okerreko hankarekin jaiki da mutila. Berandu doa lanera.
Jone.- Jon, Jon, esnatu, lo geratu zara!
Jon.- E?
Jone.- Esnatzeko, berandu da eta.
Jon.- Jo, ze ordu da?
Jone.- Ba, hamaikak pasatuta ja.
Jon.- Ostra! Berandu nabil, e?
Jone.- Bai, benga, gosaldu nahi baduzu, kafea berotu dut.
Jon.- Ez, ez daukat astirik, ez. Bilera bat nuen hamaiketan.
Jone.- Eta inportantea da bilera hori?
Jon.- Bezero bat, badakizu, Ander eta biok egon behar genuen harekin eta...
Jone.- Beno, deiadar egiozu Anderri eta esaiozu apur bat beranduago iritsiko zarela. Holan (horrela) elkarrekin gosalduko dugu.
Jon.- Beno, bale, benga, hori egingo dut, bai.
Jone.- Kafe gehiago?
Jon.- Bai, benga, apur bat, Kristoren buruko mina daukat.
Jone.- Buruko mina?
Jon.- Bai, eske asteburu guztia hemen etxean sartuta egon gara eta nik ez dakit horregatik edo zer, zer, zer... Putada bat da hau, e? Eske etxezuloan sartuta pasa ditugu bi egun, e? Ez dugu ezer aprobetxatu asteburua.
Jone.- Beno, eguraldi onik ere ez du egin.
Jon.- Bai, baina eske telebista ikusten pasa dugu asteburu osoa eta nik ez dakit horregatik... "Agobio" moduko sentsazio bat daukat, e?
Jone.- Jon, ba zuk esan zenuen asteburua lasai pasatu nahi zenuela.
Jon.- Bai, badakit. Jo, ez dakit, astelehena da eta dagoeneko astea nekatuta hastekotan gaudela iruditzen zait.
Jone.- Beno, beitu, (begiratu) datorren astebururako egingo dugu planen bat. Bale?
Jon.- Jone! Jone! Ikusi al duzu nire karpeta?
Jone.- Karpeta?
Jon.- Bai, karpeta beltza.
Jone.- Hi, lasai, Jon!
Jon.- Begira, bigarren zitarako ere berandu nabil eta orain karpeta puta... Baina... Non kristo dago karpeta?
Jone.- Beno, beno, baina diseinadore grafikoek ez daukazue eta ordutegirik!
Jon.- Ez, zera, ez daukagu ordutegirik, ez!
Jone.- Zuk ez duzu fitxatu behar eta inork ez dizkizu kontuak eskatuko,
Jon. Lasai.
Jon.- Bai, baina esan dizut, nik uste dut gaur okerreko hankarekin esnatu naizela.
Jone.- Gaur?
Jon.- Bale, bai, eta gaur ere bai.
Jone.- Tira, ateraino lagunduko dizut.
Jon.- Ui, ateraino lagundu... Zer, pasilloan norbaitek zerbait egingo ote didan beldur zara edo zer demonio?
Jone.- Ez, baina igual aszensorearen zain zauden bitartean gure bizilagun guapoa agertuko da eta...
Jon.- Zuk, Jone, txantxetan hartzen duzu, baina nik uste dut tipo hori mariposo bat dela, esan nizun.
Jone.- Bai, bai, egia da. Zure ustez mutil guapo eta elegante guztiak gay dira.
Jon.- Beno, neska, ez daukat eztabaidan hasteko astirik, e, banoa.
Jone.- Eta gainera ez dago zer eztabaidatzeko...
Jon.- Eskaileretatik jaitsiko naiz eta horrela ez duzu aszensorea itxaroten dugun bitartean inora begiratzeko aitzakiarik izango.
Jone.- Ba, mirillatik begira geratuko naiz gure bizilagun guapoa agertu arte.
Jon.- A bai, e? Ba, igual ez noa lanera, e?
Jone.- Ai, "zeloso!" Sizilianoa ematen duzu eta!
Jon.- Bai, bai, bai, nahi duzuna, baina zu sartu etxera, e, guapa?
Jone.- Taliban bat zara, Jon.
Jon.- Golfa! Sartu etxera eta pijama luzeago bat jantzi, txorkatilak ikusten dizkizut eta, benga!
Pi! Pi! Pi!
Jon.- Bai?
Jone.- Zer, zer moduz joan da batzarra?
Jon.- Beno, ondo azkenean, bai, lan polita eskaini digutela dirudi.
Jone.- Eta astelehena ari zaizu pasatzen, ala?
Jon.- Beno, pixkanaka, bai. Baina, badakizu zer? Ezin ditut zure txorkatilak burutik kendu oraindik.
Jone.- Hara! Gauza bera esan dit bizilagunak!
Jon.- Kapulla!
Jone.- Ja, ja, ja.
