Docutec
Jon eta Jone 8: Porno pelikulak
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neskak porno pelikulak aurkitu omen ditu mutilaren gauzen artean.
Jone.- Jon, musika ipiniko duzu?
Jon.- Zer entzun nahi duzu?
Jone.- Ez dakit, baina ipini zeozer (zer edo zer) lasaia, beno lasaia eta alaia.
Jon.- Horixe, lasaia eta alaia. Eta sorpresa izan dadila gainera.
Jone.- Zer, zer diharduzu hor marmarrean?
Jon.- Ezer ez, zuk musika baino Kinder Sorpresa bat nahiago duzula.
Jone.- Benga, ez izan graziosilloa eta ipini zeozer.
Jon.- Beno, badakizu, nik nahi dudana jarriko dut.
Jone.- Beno, ba ipini zuk nahi duzuna.
Jone.- Joder, eskerrak lasaia eta alaia esan dudan.
Jon.- Lasai-lasaia ez da, baina alaia bai, e, kañeroa musika, e?
Jone.- Baina, zelako makarra zaren, Jon,
Jon.- Zer?
Jone.- Ezer ere ez. Aizu, kaxa hauek toki batetik bestera mugitzen jardun beharrean, ez dakit zergatik ez duzun bertan dagoena jasotzen.
Jon.- Jasoko dut, baina tarte bat hartzen dudanean, orain badakizu lanera joan behar dudala, bale?
Jone.- Beno, ba nahi baduzu jasoko ditut nik. Armairuan sartuko ditut kaxan daudenak, bale?
Jon.- Bale, ez bazaizu inporta, zoragarri.
Jon.- Kaixo, Jone, etxean naiz.
Jone.- Ja, ikusten dut.
Jon.- Zein txukun dagoen saloia, e?
Jone.- Bai, ezta?
Jon.- Kafetxo bat egitera noa. Nahi al duzu?
Jone.- Aizu, Jon, nondik atera dituzu hauek biak?
Jon.- Bi zer?
Jone.- Bai, bi hauek, ikusten?
Jon.- Hori zer da, Parlamentuko Pentsio-Plana?
Jone.- Ez, listillo, porno pelikulak dira.
Jon.- Eta non zeuden ba?
Jone.- Ba zure kaxan.
Jon.- Ah, bai? Ba ez naiz akordatzen nik bertan sartu izana, ez.
Jone.- Ja, ja, ja, nik ez nekien porno pelikulak gustatzen zaizkizunik.
Jon.- Beno, gustatu, gustatu... noizean behin ikusi izan ditut baina hortik gustatzera...
Jone.- Aizu, niri berdin dit, e, baina harritzen nau inoiz ezer esan ez izana.
Jon.- Esan? Baina zer esan behar nizun ba?
Jone.- Ba hori, porno pelikulak gustuko dituzula.
Jon.- Ez dakit ba! Eta zuri gustatzen al zaizkizu?
Jone.- Aizu, nik galdetu dizut lehenago. Zergatik ez didazu sekula ezer esan?
Jon.- Esan?
Jone.- Joder, Jon, tontoarena primeran egiten duzu nahi duzunean.
Jon.- Ez dakit ba, lotsagatik, pentsatzen dut.
Jone.- Pasaidazu (pasa iezadazu) azukrea.
Jon.- Ez dakit, sekula ez da gai hori atera, ezta? Ba niri lotsa ematen dit.
Jone.- Baina noiztik dauzkazu pelikula horiek?
Jon.- Jo, honek galdeketa bat dirudi eta, nik dakidala behintzat, porno pelikulak izatea ez da delitua, ezta?
Jone.- Ez, baina ezkutuan ibiltzea bada nireganako delitu morala. Benga, noiztik dauzkazu pelikulok?
Jon.- Ez dakit ba, ez naiz akordatzen, eta gainera ez dira nireak.
Jone.- Eta orain zure lagun batenak direla esango didazu.
Jon.- Horixe ba, hala da. Beno, eta orain zure txanda da. Baina, Jone, gustatzen al zaizkizu?
Jone.- Ba... bai.
Jon.- Bai?
Jone.- Ba. Hombre, egunero ikusteko ez, baina gustatzen zaizkit. Ez zenuen espero, ezta?
Jon.- Ba ez, hau ez.
Jone.- Ba pentsa pelikula horiek elkarrekin ikusteko zenbat aukera galdu ditugun zure lelokeriagatik.
Jon.- Ba, bai, pena. Eske lagunari bueltatu behar dizkiot.
Jone.- Eta nork laga zizkizun?
Jon.- Itziarrek.
Jone.- Zer?
Jon.- Itziarrek, badakizu.
Jone.- Bai, bai, badakit, Itziarrek. Baina beno Jon, zure neska izandakoarekin pelikula pornoak trukatzen dituzu orain ala zer?
Jon.- Ez, neska, ez, aspaldikoak dira, harekin ibili gineneko garai hartakoak, joder! Beno, zer, gero afalostean ikusiko al dugu bat?
Jone.- Beno, bale, eta nahi baduzu Itziarri deituko diogu "menage à trois" bat egiteko.
Jon.- Txantxetan ari zara, ezta?
Jone.- Zuk zer uste duzu?
Jon.- Ba txantxetan ari zarela, ezta?
Jone.- Atrebitu zaitez!
Jon.- Hots egingo al diot?
Jone.- Akabatzea nahi baduzu, bai.
