Docutec
Jon eta Jone 10: Hotza oinetan
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa entzungo dugu, gehiena ohean da.
Hotza dela eta, irratia entzuten..
Jon.- Jone, bihar goizean kalera joatekotan al zara?
Jone.- Fakultatera noa, baina gero zentrotik pasa behar dut.
Jon.- Eta pasatuko al zinateke botika batetik?
Jone.- Botika batetik? Baina txarto sentitzen zara ala?
Jon.- Ez, ez da horregatik, ez.
Jone.- Beno, ba kondoiak soberan dauzkagu, e? Bi geratzen zaizkigu, nahikoak martxora arte.
Jon.- Martxora arte? Martxora arte ez da ezer geratzen. Nik uste apirilera arte nahikoak izango direla bi horiek, martxa honetan...
Jone.- Ez, benga, benetan, zeozer (zer edo zer) pasatzen zaizu edo botikaren bat behar duzu, ala?
Jon.- Ez, ez da hori, ez, eske hortzak garbitzeko zepillo berria behar dut.
Jone.- Beno, bale, erosiko dizut.
Jone.- Jon, kalefakzioa iziotu duzu?
Jon.- Bai, Jone, bai.
Jone.- Ba joder, ez dirudi, e?
Jon.- Hogei gradutan utzi dut nik.
Jone.- Beno, bale, Jon, zein hotzak dituzun oinak.
Jon.- Beti, badakizu, zirkulazio kontuak.
Jone.- Zirkulazio eza, esango nuke nik.
Jon.- Ez, badakizu niri odol guztia hirugarren hankatxora joaten zaidala.
Jone.- Ea egia den.
Jon.- Jone, hotzak dituzu eskuak!
Norbaitzuk- Oo, aa, oo, aa!
Jone.- Jon, zer da zarata hori?
Jon.- Zarata? Zer zarata?
Jone.- Ez duzu entzuten?
Jon.- Entzun?
Jone.- Bai, joder, isildu eta entzun. Irrati bat dirudi, eta igual txorrada bat irudituko zaizu baina iruditzen zait Jose Mª Garcíaren ahotsa entzuten ari naizela. Entzun, entzun. Jon, zuk iziotu duzu irratia!
Jon.- Beno, baina une baterako izan da, e?
Jone.- Jose Mª García entzuten ari zara.
Jon.- Horixe zegoen deal-ean.
Jone.- Patetikoa iruditzen zait, Jon.
Jon.- Baina zer?
Jone.- Ba hori, José Mª García entzuten lo hartzea.
Jon.- Jone! Oso fuertea al da?
Jone.- Zer?
Jon.- Ba irratiarena.
Jone.- Hombre, irratian ez dakit baina José Mª García entzutea...
Jon.- Lo egiten laguntzen dit. Irratia entzuten badut, ez dut beste ezertan pentsatzen eta horrela errazago hartzen dut lo.
Jone.- Bale, nahi duzuna. Baina ea nola esplikatzen diodan nik nire aitari bi gizonekin oheratzen naizela.
Jon.- Bai, eta horietako bat José Mª García dela, hori bai.
Jone.- Ba ez dakit zergatik egiten duzun barre, zeren aitak zu eta butanitoren artean aukeratu beharko balu, ez luke dudarik edukiko.
Jon.- Hori txantxetan esan duzu, ezta?
Jone.- Benga, amatatu irratia eta goazen lotara.
Jon.- Baina txantxetan esan duzu, ezta?
Jone.- Ala, Jon, bihar arte. Mua!
