detalle dokuteka-generico-fitxa

Nondik dator 'aliron' hitza?

Hainbat pertsonak hitz horren jatorriaren inguruko iritzia jakinarazi digute. Era berean, Athleticen hastapenetako hainbat bitxikeria ere kontatu dizkigute.

Aliron izenaren inguruan, akademiak zera dio: «ali'lan» hitz arabiarretik datorrela.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Berriemailea.- Hainbeste prestaketa eta zainketek fruitua eman behar derrigor, inoiz baino ozenago abesten da alirona San Mamesen.
Pedro Mari Goikoetxea kazetaria.- Aliron izenaren inguruan, akademiak zera dio: «ali'lan» hitz arabiarretik datorrela, baina niri sinesgarriagoa egiten zait beste bertsio hau: orduan, meategietan lanean ari ziren euskaldunek burdin beta ona, emankorra, aurkitzen zutenean, euren nagusiei (gehienak ingelesak baitziren) bada, “all iron” oihuarekin jakinarazten zien ba, nolabait esateko, aurkikuntza hori eta poza adierazteko modu bat ere bazen. Eta orduan “all iron” ingelesik ez zuten menperatuko haiek eta nola idazten zen ikusita, hortik aliron etorri da, ba, garaipenak ospatzeko edo taldea animatzeko eta… nik uste hori dela benetako jatorria, ezta? Hori sinesgarria egiten zait niri, behintzat.
Meatzaria: All iron!!!
Oihuak
Athleticek irabazten zuen bakoitzean aliron kantatzen zen. Garai batean, Santa Marinako erietxeko gaixoek Athleticek gola noiz sartzen zuen jakin zezaten uso bat askatzen zuten eta usoen hankei lotuta paper-zati bat zihoan Athleticeko goleatzailearen izenarekin.
Carmelo Cedrún Athleticeko atezaina.- Talde horrek lau-bost-sei-zazpi-zortzi gol sartzen zituen, bederatzi ere bai, beraz, uso asko egoten ziren, ez dakit nondik ekartzen zituzten!
Pedro Mari Goikoetxea kazetaria.- Historian zehar, San Mamesen izandako goleadak ere famatu bihurtu dira, esate baterako, 1931n mister Pentland entrenatzaile zela, Bartzelonari 12 eta 1 irabazi zion Athleticek. Urte batzuk geroago, Celtaren aurka, Kopako partida batean, emaitza berbera lortu zuen: 12 eta 1, baina kasu honetan badago bitxikeria bat, hain zuzen ere, markagailuko ardura zeukanak ez zuela horrelakorik uste izango eta 11 eta 1ean gelditu zen markagailua, hamabigarren zenbakia ez zuelako prest.
Ernesto Díaz kazetaria.- Luis Briñas kalean bizi ginen mutikoak futbolzale amorratuak ginen, zurigorriak erraietaraino. Entrenamendu-egunetan eta eskolarik ez bazegoen, San Mameseko atea irekitzen ziguten, Athleticeko jokalariek harmailetara botatzen zituzten baloiak hartzeko.
Behin gertatu zen baloi guztiak bota zituztela harmailetara eta han genbiltzala denok borrokan baloiak zeinek itzuli, eta halako batean, Panizok eta Gainzak besoak gurutzatuta non dioten “Mutiko horiek noiz demontre bueltatu behar dizkigute baloiak? Hoztu egingo gara!” Eta nik zortea izan nuen eta beste bati erori zitzaion baloia hartuta, zelaira jaitsi nintzen eta nori eta Gainzari eman nion baloia eskura, Piru Gainza handiari!
Berriemailea.- derrigorrez aipatu beharrekoa Athleticen eta Katedralaren ikurretako bat da, bere arku berezi hori. 1953az geroztik dago harmaila nagusiaren gainean. Arkitektoak, Carlos de Miguel, José Dominguez Salazar eta Ricardo Magdalena izan ziren. San Mameseko arkuaren irudia Athleticen historiari lotuta dago, baina jakizue hain ospetsu egin den arku honen hasieran arkua ez, zementuzko bobeda bat izan behar zuela.
Patxi Enziondo arkitektoa.- Proiektu hori kalkulatzeko, ulertzeko eta presupuestoak egiteko, ba, enpresa…hor sartu ziren enpresak konkurtso horretan ba beldurtu egin ziren, ikaratu egin ziren, ze kalkulatzeko kostuak eta esku-beharra eta montajea ez zen bat ere erraza.
Baina hori guztia eraikitzea oso zaila denez, asmoa bertan behera geratu da eta azkenean altzairuzkoa egitea erabaki dute, harmaila nagusiaren egiturari eutsiko dioten metalezko bi habe kurbatu eta tirante batzuk jarrita. 115 metroko arku horri esker, ikusleek ez daukate zutaberik aurrean.
1953tik katedralaren ikur esanguratsuenetako bat da eta dagoeneko 40.000 ikuslerentzako lekua dago.
Patxi Enziondo arkitektoa.- Nik esango nuke Bizkaian obra gutxi daudela horrelako zentzugaz eta horrelako kategoriaz. Oso obra ona, ez bakarrik estetika aldetik, estruktura aldetik eta baita montajea eta dena oso egin zen.
Elías Mas arkitektoa.- Arkua nabarmendu egiten da eta San Mamesen irudi bihurtu da, ikur bat. Gizartearen bereizgarri ere bilakatu da, ia-ia New Yorkeko Askatasunaren estatuaren parekoa da, Pariseko Eiffel dorrearena edota Bartzelonako Kolonen monumentuarena.
Carmelo Cedrún Athleticeko atezaina.- Nik atetik begiratzen nion eta beldur apur bat ematen zidan, ea halako batean gainean erortzen zaigun! Baina ez, San Mamesen ikurra zen.
Tira, azkenean badaukagu gure arkua eta jarraitzen dugu San Mamesen ikaragarri ondo jokatzen, baina badirudi partida hau aspergarria dela, begiratu zer bururatu zaion-eta txoriburu honi!
Sara Estévez kazetaria.- San Mameseko arkuari buruzko pasadizo ezezagunenetako bat eskuan botila bat hartuta arku gainera igo zen morroiarena da. hasi zen igotzen eta behean denok begira eta apustu egiten, goraino helduko ote zen.
Carmelo Cedrún Athleticeko atezaina.- Goraino igo zen eta ezin zuten jaitsi.
Koldo Aguirre, Athleticeko jokalaria eta entrenatzailea.- Apur bat edanda bazegoen bai, edo apur bat baino gehiago, baina asko ez, bestela jausi egongi zen-eta!
K-Toño Frade, marrazkilaria eta ilustratzailea.- Eta orduan zutundu eta jaisten hasi zen eta jendeak begiak tapatu zituen, kolpe itzela hartuko zuen beldur.
 

detalle2

Document library

B2
06-06-2013

x61pRelaContWAR

16290356
07:52

x61pViewCountWAR

7791

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR