detalle dokuteka-generico-fitxa

Gallartako meategia

Bideo erreportaje labur honetan, Bizkaiko azken burdin meategia ikusiko dugu. Gainera,  "aliron" hitzaren jatorria ere ezagutuko dugu.

Transcription:[+] Transcription:[-]
ANDER. ...dik gertu Gallarta dago, eta Gallartan badago benetan beste zulo ikusgarri bat, Albertok  ere erakutsi ziguna.
ALBERTO PEREZ. Beno, hau da, Gallartako meategia, Bodovalle edo La Corta izenekoa. Lekua kuriosoa da, hemen aitzinako Gallarta zegoelako, antzinako herria, eta beno, ikusi zutenean etxeen azpian burdina zegoela, hasi ziren burdina ateratzen, eta horretarako etxe guztiak bota zituzten, e. antzinako zaharra, herria desagertu egin zen, eta hasiera batean lan guztiak lur azalean  egin zituzten, baina azken urteetan ja lur azpian berriz hasi ziren, eta hemendik izugarrizko tunelak eta galeriak daude. Eta hauek izan ziren Euskadiko azken burdin meategiak. Duela hamabost urte itxi zituzten.  
ANDONI AIZPURU.  Ander, ondo, ondo entzun dut? Hor orduan, Gallarta herria, garai bateko herria hor, hor zegoen? Dena...
A. Zazpi, zazpi mila biztanleko herria. Ez zen herri txikia, eta beno, dena goitik behera bota zuten, azpian burdina zegoelako eta..
A. A. Burdinak bazuen balioa orduan e!
A. bai. Bai. Bai. Aberastasun iturri handia zen, ez? Eta gero hortik etorri ziren Labe Garaiak, eta hor ikusten den zuloa, horrek dauzka, berrehun metroko sakonera dauka, hortik behera ere, Albertok azaldu duen bezala, burdina, lur azalekoa agortu zenean hasi ziren galeriak zulatzen...
A. A. Horkoa, dagoenetik behera esan nahi duzu. Beherago. Bai.
A. Ikusten den zulo horretatik behera,
A. A. Hor. Hor.
A. Hori da. Hortik behera, galeriak iristen dira itsas maila baino berrehun metro beherago. Eta beno, sekulako labirintoa omen dago, galeriak eta sala erraldoiak. Esaten dute berrogeita hamar sala daudela, eta horietako bakoitzean Burgosko katedrala ere sartu litekeela. Orduan pentsa, nolako, zenbateko burdina atera zuten bertatik.
A. A. Beno, burdinaren inguruan bukatzeko horrelako, baduzu anekdota txiki bat, baina oso polita iruditu zaigu. Hemen daukagu burdin...
A. Bai.
A. A. Burdin pusketa bat, gainera ugertutakoa, hartzazu, hartu...
A. Bai. Burdin puska bat.
A. A. Jota herdoilduta dagoena.
A. Bai.
A. A. Eta zer kontatzen dute?
A. Kontatzen dute...
A. A. Eutsiko diot nik ere,
A. Bion artean, bestela...
A. A. Astuna, astuna da hau e!
A.  Esaten dute "aliron" hitza, horrela poza adierazteko...
A. A. Aliron, aliron...
A. Hori da. Athletik campeón, adibidez.
A. A. Athletik campeón. Hori da.
A.  Hitz honen jatorria meatz inguru honetan kokatzen dute, ez? Eta zergatik? Hortik burdina hori ateratzeko egiten zutena zen e, lehergailua jarri, ba hori, zartatu eta lehertu, eta jasotzen zituzten mineral blokeak eramaten zituzten laborategira aztertzera. Mineral horiek baldin bazeukaten burdin kopuru altu bat, oso burdin purua edo garbia baldin bazen meatzariek jasotzen zuen ordain bikoitza, horrelako paga estra bat.
A. A. Orduan komeni, ez?
A.- Hori. Beraiek nahi zuten burdina ona izatea. Nola enteratzen ziren, nola jakiten zuten burdina ona zela? Ba ingeniari ingelesek azterketa egin eta gero...
A. A. Idatzi hor, ze ipintzen zuten.
A. Minerala hartu, eta burdin kopuru handia zeukanean idazten zuten... Ez dakit asmatuko dudan...
A. A. Ingeniariek bezala, ezta?
A. Beno, hemen jarrriko dut: All
A. A.  All, dena.
A. All Iron. Dena burdina.
A. A. Erakutsiko dugu.
A. Eta hau gure modura irakurrita da "Aliron"
A.  A. Aber, lekeitiarrak eta gernikarrak, Aliron, aliron, Athletik campeón
IKUSLEAK. Aliron, Athletik campeón
A. A. Oso ondo. Oso ondo, e!  

 
 


       
    

detalle2

Document library

B1
03-05-2008

x61pRelaContWAR

16504824
00:03:00

x61pViewCountWAR

8913

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR