Docutec
Katedralaren 100 urteko historiari, errepasoa
1913an inauguratu zuten San Mames estadioa, gaurko egunez.
Zaleek nekez ahaztuko dituzten momentuak bizi izan dira bertan.
Iñaki Landaburu berriemailea.- Ia 738 partida ofizial jokatu ditu Athleticek San Mamesen 100 urte hauetan.
Lehenengoa, 1913an; azkena, gaurkoa, Levanteren aurka.
Katedralean 4.293 egin ditu talde zurigorriak. Ederrak horietako batzuk. Erabakigarriak beste asko.
Harmailetan pozez eta algaraz ospatu izan diren golak. Baina mende luze honetan asko aldatu da San Mames eta bertara hurbildu diren jarraitzaileak.
Hasieran, dirudunentzat baino ez zena, herriarena bihurtu zen.
Egoera onenetan eta txarrenetan babestu dute taldea jarraitzaile zurigorriek.
Duela sei denboraldi Levanteren aurka jokatutako partiduan, esate baterako.
Europan, gau magikoak bizitzeko aukerak izan dira.
UEFAko finala, 1977an. Iaz, finalaurrekoa Portugalgo Sporting-en aurka.
San Mames zaharrak estadio berri bati utziko dio lekua orain. Bere erraietatik sortu eta bere alboan hazi den estadioari. Bere izena hartuko du, baina izenaz gain, izaera eta arrakastak ere edukitzea da bere helburua.
