Docutec
Jon eta Jone II. Mulder eta Scully (jj-80)
Aspaldiko telebistako serie bat dakar gogora Jonek, X Expedietea. Garai batean gustura ikusten zuten elkarrekin.
ATAL 80 Mulder eta Scully
JON
Kasualitatez ba al dakizu OVNI nola esaten den euskaraz?
JONE
Ovni?
JON
Bai, “platillo” hegalaria badakizu…
JONE
Ingelesez UFO esaten da
JON
Bai, bai, hainbesteraino badakit, ez dakit akordatzen zaren baina elkarrekin ikusten genuen Expediente X.
JONE
Euskaraz... euskaraz... ba ez dut sekula entzun.
JON
Lasai, ez dauka garrantzirik, gero begiratuko dut.
JONE
OHE
JON
Zer?
JONE
OHE. Objektu Hegalari Ezezaguna
JON
Ah, uste nuen ia ohera eraman nahi ninduzula.
JONE
Nahiko zenuke bai.
JON
OHE, joder bada zer kasualidadea, ez dakit ba nola geratuko den.
JONE
Zertarako behar duzu ba?
JON
Proiektu bat lantzen gabiltza telebistan aurkezteko
JONE
Zu eta zure lankide superguapa hori?
JON
Bai, Arantxa eta ni.
JONE
Eta zer proiektu mota da?
JON
Bada, erreportaje moduko bat da. Dokumental moduko bat Euskal Herrian izan diren OVNI, hobe esanda OHE ikuskatzeekin.
JONE
Hau ez da lehengoan Ouijarena bezala beste zerbaitetarako izango ezta?
JON
Izan zenuen erreakzioa ikusita, zuk uste gogorik geratu zaidala?
JON
Kontua da uste baino zailagoa izango dela izen apropos bat topatzea... zer pentsa OHE istorioak, OHEak Euskadin, OHE espedientea.... zuri zer ekartzen dizute burura?
JONE
Ba zuri ekartzen dizuten gauza bera.
JON
Buelta batzuk eman beharko dizkiogu izenari.
JONE
Ba ez erabili OHE, jarri X Espedienteak, edo hobeto TX Expedienteak.
JON
TX Expedienteak? Eta hori zer da Txantrea expedienteak? Txalaparta expedienteak?
JONE
Eta zuk uste telebistak erosiko dizuela proiektua?
JON
Nire ustez berandu dabiltza jada, hemen normalki, beti berandu ibiltzen gara formatu berrien kontuekin, beste kateetan arrakasta dutenean soilik kopiatzen ditugu.
JONE
Ia baina fenomeno paranormalen programekin urte mordoa daramate.
JON
Horregatik harritzen gaitu hainbeste oraindik hemen ezer egin ez izanak.
JONE
Ba, badakizu niri gai horiek ez zaizkidala apenas interesatzen, baina ideia oso ona iruditzen zait.
JON
Bai guri ere bai, orain kontua da, bat, telebistakoei ideia ona iruditzea eta, bi, gure ideia kopiatu eta beste ekoiztetxe bati ez ematea
JONE
Ez lukete hori egingo.
JON
Ez luketela zer? Benetako fenomeno paranormala litzateke hori ez gertatzea. Telebista munduaz ari gara eta ez zuen Ingurugiro (ingurumen) Saileko La de la Praderaz.
JONE
Akordatzen zara zein engantxatuta geunden X espedienteetara?
JON
Bai, oso ona zen eta gero protagonistek zuten rolloa ere, Scullyrekin maitemindua nengoen ni. Harrez gero, Gilian Anderson aktoresak egiten duen pelikula edo serie guztiak ikusten ditut.
JONE
Ba asko aldatu da ez?
JON
Argaldu, baina aurpegi bera izaten jarraitzen du, badu... ez dakit hoztasun hori, begi horiek, halako lankide bat izango banu nik ere.
JONE
Nik dakidala halako lankide bat duzu.
JON
Arantxa guapa da, baina ez nau Scullyk bezala, badakizu... Scully berez ez zen guapa-guapa horietakoa, baina oso atraktiboa (erakargarria) zen.
JONE
Jeloskor jarri nahi banauzu, lortzen ari zara.
JON
Zu zara eta nire Scully!
JONE
Ia-ia...konpontzen saiatu orain, Mulder
JON
Gainera hobe ez bagara Mulder eta Scullyren modukoak, zeren azkenean, 10 urte tonteatzen pasa ondoren ezer ez, OHE asko eta sexu gutxi.
JONE
Eta gero ni naiz batere erromantikoa ez dena.
JON
Bi horiena ez zen erromantizismoa, horiena masokismoa zen, baina egia da horri esker iraun zuela telesailak, enroilatu izan balira, kaput, tentsio sexualarekin amaitzen denean akabo telesaila.
JONE
Ba eskerrak gu ez garen telesail bateko pertsonaiak.
