Docutec
Jon eta Jone II. Irakurzaletasuna (jj-79)
Jone zerbaiten bila sartu da Jonen ordenagailuan eta honen zaletasun bereziaren berri izan du, irakurzaletasun berezia, benetan.
ATAL 79 Irakurzaletasuna
JONE
Aizu Jon, ordenadorea (ordenagailua) piztuta daukazu?
JON
Bai
JONE
Utziko didazu gauza bat begiratzen.
JON
Mahai azpiko kaxa horretan duzu...
JONE
Aizu Jon hemen leiho batzuk irekiak dituzu.
JON
Ah bai? Ba itxi lasai.
JONE
Itxi… seguru?
JON
Zer ba? Zer da ba?
JONE
Pornoa, gutxi gora behera dozena bat orrialde porno daukazu hemen irekita.
JON
Ah bai?
JONE
Zer? Ez zara besterik ez bada apur bat lotsatuko?
JON
Zergatik lotsatu behar dut ba?
JONE
Ez dakit... porno webguneak ordenadorean (ordenagailuan) izateagatik? Adibidez?
JON
Horiek spam-a izango ziren.
JONE
Klaro, zuk ez dituzu ireki.
JON
Bai, bueno baten bat irekiko nuen baina badakizu, bat ireki eta bat-batean beren kaxa pilo bat irekitzen dira, hori zuk ere badakizu.
JONE
Nik ez du pornorik ikusten ordenadorean (ordenagailua)
JON
Bueno Jone mesedez, “todokristok” ikusi du noizbait pornoa ordenadorean (ordenagailua)
JONE
Bueno, behin edo behin beste zerbaiten bila nenbilela ireki zait orrialderen bat baina ez dut normalki ikusten.
JON
Orain izango da, zeren elkarrekin bizi ginenean.
JONE
Bueno baina hori telebistan zen edo DVD batean gure gau berezi horietako bat antolatzen genuenean.
JON
Akordatzen naiz bai, nola zen hainbeste gustatzen zitzaizun hura hondartza hartan hain luzea zen pelikula hura.
JONE
Ai Jon, ez gogorarazi.
JON
Ba gaur egun, hori ez da apenas egiten, orain pornoa multipantailan ikusten da.
JONE
Multipantalla?
JON
Bai bada, gaur egun Interneten pelikulak bata bestearen atzetik ireki ditzakezu eta eszena batez nekatzen zarenean beste bat ireki edo bat baino gehiago batera ikusi.
JONE
Gai honetan oso jantzia ikusten zaitut
JON
Asko irakurtzen dut, badakizu.
JONE
Ia klaro (jakina)...
JON
Ba zuk segi nahi baduzu moja plantak egiten, baina badakit zuri ere gustatzen zaizula.
JONE
Bueno egoeraren arabera eta pelikularen arabera.
JON
Ia... bai… orain esango didazu soilik emakumeentzat egiten dituzten pornoak gustatzen zaizkizula.
JONE
Eta zer peli klase dira horiek?
JON
Ba finagoak, badakizu aurrekariak dituztenak, iluminazio egokia, tipo sentikorrak eta, txisteak dioen moduan, amaieran ezkondu egiten dira.
JONE
Hori txorradak dira, niri peli batzuk, bada bueno, berotzen naute, baina ez dakit, ez zaidana gustatzen da kutreak direnean.
JON
Eta zer da kutrea zuretzat?
JONE
Ba ez dakit, baina hori ikusten da peli batzuetan azaltzen diren tipoak higuingarriak dira, eta gero badaude jendearen zinta kasero batzuk buff.
JON
Zinta kaseroak esan duzu? Nire kamerak badu bideoa gra…
JONE
Zuk utzi kamara bakean eta lehen esan duzun moduan, segi ¨irakurtzen¨...
JON
Hori ezezko bat al da?
