Docutec
Jon eta Jone II. Bizilagunak (65)
Gurasoen martxa izan ohi da, seme-alaben lagunen gurasoen lagun egin beharra. Horrelako zerbait gertatu zaio Joneri.
ATAL 65 Bizilagunak
JONE
Gero arte bai. Niko ikastolatik ateratzen denean esango diot.
JON
Agur bai
JON
Bizilagunak jatorrak dirudite ezta?
JONE
Bai, bueno apenas daramate hilabete hemen, ez ditut gehiegi ezagutzen, baina alde ederra dago lehen bertan bizi zen atsoarekin.
JON
Eta atsoarekin zer gertatu zen?
JONE
Ba atsoekin normalki gertatzen dena.
JON
Tanatorioan (beilatokian) amaitzen dutela dekorazio gisa, ez?
JONE
Ez.. jajajajja zein brutoa (kirtena) zaren. Erresidentzia batera eraman dutela
JON
Nik esandakoa ere ez da erokeria bat. Atsoek tanatorioetan (beilatokietan) amaitzen dute.
JONE
Eta atsoak ez direnek ere bai. Kontua da seme-alabek pisutik atera, erresidentziara eraman eta pisua saldu zutela, guztia ti-ta batean.
JONE
Bizilagunek gainera bi alaba dituzte, Kattalin da nagusia eta bestea nola zen... ah bai Maia.
JON
Nikoren adin berekoak dira?
JONE
Ba uste dut bata Niko baino urtebete zaharragoa dela eta bestea urtebete gazteagoa.
JON
Eta ongi moldatzen da Niko haiekin?
JONE
Hasieran lotsatu egiten zen, baina orain tarteka etxeko atea irekitzen du kanpoan soinuak entzuten dituenean.
JON
Aiii… gixaixoa!! Zein goiz hasi den neskengatik borondatea galtzen.
JONE
Ez esan halakorik, haurrak besterik ez dira-ta
JON
Ia ia haurrak. Hala ere, putada galanta izan behar du zuk aukeratu ez dituzun haurren gurasoekin egon behar horrek ezta?
JONE.
Ba bai. Ez dakizu ongi zenbat anormalekin tokatu zaidan.
JON
Bueno ohituta zaude. Niri anormal esaten didazu behin eta berriro.
JONE
Baina zuri modu kariñosoan esaten dizut, ez benetan, hori da okerren daramadan gauzetako bat. Orain askotan semeak aukeratzen dituela nire inguruan dabiltzanak, ikastolan, igerilekuan...
JON
Ez zara ba zu asko egoten igerilekuan beste gurasoekin.
JONE
Ez direlako hurbiltzera ausartzen, nire inguruan beti tatuajez beteta dagoen bizkar zain bat izaten dudalako.
JON.
Ahh.. orain ulertzen dut zergatik gonbidatzen nauzun beti zurekin igerilekura.
JON
Eta bizilagunek zer esan dute orduan, arratsaldean merienda antolatu dutela?
JONE
Bai, dirudienez txokolatada bat edo halako zerbait haurrentzat
JON
Eta zu Nikorekin joango zara?
JONE
Bai, eta bueno zuk ere etorri nahi baduzu.
JON...
Bueno, badaaa ... Lan kontu bat daukat eta.
JONE:
Bai klaro (jakina).
JON
Ez benetan eta bueno, hemen ez daukat zure bizkartzain paperik egin beharrik, gainera hainbeste haur tartean eta nire tatuajeak.
JONE
Haurrei gustatzen zaizkie tatuajeak, badakizu hori.
JON
Uste dut gaurkoz paso egingo dudala familia perfektuen “merendolaz”.
JONE
(Brometan eta barrez) Baina zu nire bizkartzaina zara. Kevin Costener film hartan bezalaxe. Nik nahi dudana egin behar duzu.
JON
Ni Kevin Costner bezain guapoa naiz, badakit, baina nik dakidala zu urruti zaude Whitney Houston izatetik.
JONE
Ez naiz beltza baina imajinazio pixka bat botaiozu.
JON
Ez nuen horregatik esaten, kantatzearenagatik diot.
JONE
Zein idiota...
JON:
Zuk ongi kantatzen duzula irudikatzeko adina imajinaziorik ez dago munduan.
W-JON Zer moduz Kattalin eta Maiaren meriendan?
W-JONE Ongi. Primeran pasa dute haurrek. Eta bizilagunak jatorrak dira.
W-JON Pozten naiz.
W-JONE Esan diet egunen batean etxean afaria egin dezakegula. Gonbidatuta zaudela.
W- JON Detaile bat zure aldetik bizkartzaina gonbidatzea.
W- JONE Entzun hau bizkartzain.
